Blogia
CURSOS DE VERANO UPV/EHU

Cursos 2010

Bazen behin liburu polit bat

“Ume batek liburu bat irakurriko du arrazoi batengatik: nahi duelako”. Carla Baredes fisikariaren hitz hauek erabili zituen Valentziako Unibertsitateko Gemma Lluchek bere hitzaldian. “Baina horretarako, liburuak ezagutzera eman behar zaizkie”, gehitu zuen. Eta, hain zuzen ere, Galtzagorri Elkartearen laguntzarekin antolatutako ikastaro honetako ardatza haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko erak aztertzea izan da.

Hezkuntzan irakurketari eskaintzen zaion eremua aztertuz gero, UPV/EHUko Donostiako Irakasleen U.E.ko Gurutze Aldabaldetrekuk nabarmendu zuen Irakasleen Eskoletako Plangintzek hutsuneak dituztela. “Literatura ez da beti eskoletan irakasgaia izaten eta literatura ezagutu gabe nola zaletuko dira? Gainera, ezagutza maila kaskarra Lehen Hezkuntzakoek izaten dute”. Bere aburuz, irakasleek ikasleei liburuak ezagutzera eman behar diete, alegia, gidariak edo bitartekariak izan behar dute. “Zaletasuna agian ez da sustatzen baina irakasleak behintzat liburuak badaudela erakutsi behar die”. Gelan ‘liburutegi ibiltariak’ ezartzea egokia litzatekeela azpimarratu zuen. “Liburutegi hauetan, liburuak trukatu egiten dira eta ikasle bakoitzak nahi duen liburua har dezake”. Era berean, Aldabaldetrekuren esanetan, ez da soilik ikasleak irakurraraztea baizik eta ikasleei gogoetak eginaraztea. “Haiek testuak berrirakur eta hausnar dezaten erdietsi behar da eta horretarako liburu guztien puntuak eta esanahiak elkarbanatu behar dira, beste liburuekin konparaketak egin eta abarrekoak”. Irakaslearen iritziz, modu horretan ikasleek zer motatako irakurketak dituzten gustoko jakingo dute. Ideia antzekoak aurkeztu zituen UPV/EHUko Letren Fakultateko Mari Jose Olaziregik. Honen ustez, irakurketa ikasketa prozesua da. “Horregatik irakurketa eskoletan sustatu behar da. Gainera, irakurketa indartzean testuak beste era batera aztertzeak ere dakar edo nik deitzen dudan ‘ideologiaren irakurketa’ ematen da”. Olaziregiren esanetan, teknologia berrien etorrerak liburuei ez die kalterik egingo. “Oraindik liburuak bere lekua ere badu eta sareak behin eta berriro irakurtzera derrigortzen gaitu”.

Galtzagorri Elkarteko Itziar Zubizarretak eta Gurutze Aldabaldetrekuk, testuinguru honetan eredu narratiboak aztertu zituzten. Zubizarretak nola egin haurrek literatur munduan sartzeko azaldu zuen. Izan ere “haurrei jaio diren unetik kontakizunak konta diezaiekegu”. “Literatur testuen erabilerari zor zaizkio gerora garatzen dituzten irakurketa jokaerak eta haurraren esperientzia, helduek lehenengo urteetan eskaintzen dizkieten testuek baldintzatuko dituzte”. Ozenki ipuinak kontatu behar zaizkiola eta piskanaka elkarrizketen bidez haurraren hiztegia eraikitzen joan behar dela baieztatu zuen. Sentipenak umeei transmititzean indarra ezarri zuen “liburuak sentiarazten dutena garapen intelektuala bezain garrantzitsua” baita. “Ipuina da, haur literaturaren egiturarik ederrena, haurraren irudimenera, emozioetara eta sentimenduetara iristen dena”. Bestalde, Itziar Zubizarretak Ibon Egañarekin batera, eredu poetikoak aztertu zituen. Beraien aburuz, olerkigintzak ere irakaskuntza prozesuan parte hartzen du eta eskoletan ez zaio atentzio handirik jartzen. “Lehen Hezkuntzan bertsolaritzak badu bere lekua baina ezin dira baladak, kopla zaharrak eta abarrekoak ahaztu”.

Irakurzaletasuna areagotzen saiatu behar dute irakasle eta gurasoek baina argi dago gaztetxoei ezin zaiela edozein liburu utzi. Horregatik, gero eta ezagunagoak dira Ebaluaketa Batzarrak. Kolonbiako irakurpenaren sustapenerako Fundalectura Fundazioko Janeth Chaparrok eta Valentziako Unibertsitateko Gemma Lluchek kalitatezko liburuak hautatzeko eta sailkatzeko irizpideak aurkeztu zituzten. Ebaluaketak egiteko, fitxa batzuk betetzen dituzte. Aintzat hartzen diren zenbait irizpide liburuaren hiztegia adinari egokiturik dagoen ikustea eta narrazioa logikoki egituraturik dagoen ikustea dira batik bat. Halaber, liburuak izaten dituzten irudiak ere ebaluatzen direla aipatu zuten, haurren liburuak batik bat marrazkiak eta argazkiak dituztelako.

 

Itziar Zubizarreta: “Helduak

bitartekariak gara”

Noiztik daude haur liburu Ebaluazio Batzordeak?

Galtzagorrin orain dela zortzi bat urte hasi ginen lan horrekin nahiz eta Kolonbian esperientzia handiagoa duten.

Eskolako liburuak ere aztertzen al dira batzorde hauetan?

Gurean ez, eta Fundalecturakoek, gehienez, liburu informatiboak aztertzen dituzte. Ez dugu alde batera uzten etorkizunean liburu informatiboei ere heltzea.

Zein irizpide erabiltzen dituzue Galtzagorrin?

Irizpideak piskanaka osatzen goaz. Hasiera batean, liburuak zer aurkezten duenaren laburpen txikia egiten dugu. Fitxa bibliografikoa ere betetzen dugu zein adinetarako den gomendagarria ezarriz. Bigarren fase batean, liburuak baloratzen ditugu: egokitasuna, gaiak, pertsonaiak...

Derrigorrezkoa al da liburu batzordeak liburu bat onartzen ez badu ez argitaratzea?

Guk argitaratu ondoren baloratzen ditugu liburuak. Gure balorazioaren arabera, aukeratu egiten ditugu gure egitasmoetan erabiltzen ditugun liburuak. Izan ere, egitasmoetan liburu asko bideratzen ditugu eskoletara, liburutegietara, etxeetara…

Nola susta daiteke irakurzaletasuna?

Gogo biziz. Niri gustatzen zaidana nik transmitituz. Testu bat gustatzen bazait eta sentimentuekin irakurtzen badut, zerbait transmitituko dut. Sentituz eskaintzen badiegu haurrei testua, haiek ere sentituko dute. Agian beste testu bat nahiago du, baina behintzat bitartekari lana egin dugu. Helduak bitartekariak gara eta hori oso argi eduki behar dugu.

Gela teknologikoen hazkundea

Arbel digitalak eta ordenagailu eramangarriak eskoletako paisaia berria osatzen dute betiko arbel berde eta idazmahaiak ordezkatuz. Izan ere, eskola 2.0 ekimena dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 5. mailako geletan arestian aipatu hornikuntza hauek ezarririk daude. Programa hau martxan jartzeak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) papera eskoletan zein den hausnartzea ekarri du. Gauzak horrela, Victor Bermejo, Eusko Jaurlaritzako IKT programaren partehartzaileak, “2.0 ereduak duen interakzio nortasuna dela eta eskolek ezin diete IKTei bizkarra eman” adierazi zuen. Bermejoren esanetan “orain arte ezagutzen ez zen zerbait irakatsi behar da” eta horregatik irakasleek etengabeko irakaskuntza aintzat hartu behar dutela baietsi zuen aro honetan atzean ez geratzeko eta “hezkuntza sistemara ondo egokitzeko teknologiak soilik ez baitute ezer egiten metodologia egokirik gabe”.

Honen ildoa jarraituz, Tenerifeko Unibertsitateko Manuel Areak egungo gizartea liburuak eta teknologia berriak elkarbizitzen dauden aroan murgildurik dagoela azaldu zuen. “XVIII mendetik XXI mendera liburuaren kulturan bizi izan gara baina orain internet ere badago eta informazio ugari jasotzen dugu egunero”. Bere aburuz, aro bakoitzak alfabetatze mota bat eskatzen du, aroan bertan ezagutzen diren tresnen arabera. “Egun, teknologia digitaletan eskuduntzak eduki behar dira”, gehitu zuen. Halaber, informazio gehiago edukitzeak ez duela esan nahi ezagutza handiagoa delakoaren ideiarekin irmo agertu zen. “Ikasleei kritikoak izaten erakutsi behar zaie gizartea hobetzen parte har dezaten eta gizartean eskuduntzak izateko. Hori dela eta, sarearen bitartez ikasleentzako sortutako proiektuak egitea garrantzitsua da”.

Aro honek kurrikuluma aldatzea dakarrela ere aipatu zen ikastaroan zehar. Adibidez, UPV/EHUko Manuel Benito irakasleak hezkuntza sistemaren funtzionamendu egokirako IKTen erabilpenak kurrikuluman barneraturik egon behar duela adierazi zuen. “Nahiz eta politika, giza testuingurua, kultura eta sinismena, besteak beste, hezkuntza sistema zehazten duten, nahitaezkoa da IKTen erabilera bereganatzea”. Kantabriako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Oscar Barquín irakasleak ere antzeko ideia aurkeztu zuen. Horrela, egun IKTekin probak egin behar dira. “Berritzaile izaten saiatu behar dugu eta praktika desberdinak frogatu. Batzuetan eroriko zara baina horrela ikasten da”. Era berean, Barquínek ikasleen partehartzea sustatu behar dela aipatu zuen eta “IKTak tradizionalki lan egiten zen metodoekin tartekatu” daitekeela esan zuen. Ikastaroan zehar praktika mota desberdinak aurkeztu zituzten eta baita blog eta glogster desberdinak ere. Hala nola ‘gandabosten bloga’ edota ‘noticiasinfantil’. Bestalde, Plentziako IESeko Mari Cruz Colmenerok ‘Antzerkia, El Teatro, The Theater’ proiektua erakutsi zuen non ikuspegi komunikatibo batetik hiru hizkuntzatan –euskara, gaztelania eta ingelesa- jarduera desberdinak lantzen diren. http://sites.google.com/site/antzerkiahtb/ helbidean proiektua ikusgarri dago eta bertatik beste bi hizkuntzetako lanak ikus daitezke.

 

Víctor Bermejo: “Tenemos que hacer que el niño sea su propio protagonista”

¿Cuál debe ser el papel de la escuela ante la llegada de las TICs?

La escuela tiene ahora un reto importante que es aprovechar las TICs para ir poco a poco transformando una enseñanza tradicional en una enseñanza más participativa. El alumno va a tener más protagonismo y el profesor pasa a ser un guía, un referente un colaborador que impulsa el trabajo en el aula de forma colaborativa y eso hará que la escuela poco a poco vaya siendo más dinámica y más atractiva.

Los alumnos prácticamente han crecido en la era digital, pero, ¿están los profesores preparados ante esta nueva era?

Estamos preparándoles y se están dando pasos importantes. Se ha invertido mucho en su formación se están haciendo grandes esfuerzos desde los servicios de apoyo del Gobierno Vasco, desde los Berritzegunes. Es cierto que todavía hay muchos profesores a los que les cuesta entrar en esa dinámica, pero ahora son menores porque cada vez la tecnología es más sencilla.

Los niños pueden unir tecnología con diversión. ¿Con la llegada de las TICs puede verse mermada la educación de los más jóvenes?

No, en absoluto. Una de las formas de aprender es a través del juego . Pero esa diversión tiene que estar canalizada, y para eso están los profesionales y profesores. Ojalá pudiéramos hacer toda la formación a través del juego y la diversión. Tenemos que conseguir que la enseñanza sea más divertida de lo que es y sobre todo, tenemos que hacer que el chaval sea su propio protagonista. Que el niño sea protagonista de su aprendizaje y sea capaz de buscar información tratar y analizarla y sepa presentarla ante sus compañeros.

¿Considera que los niños saldrán ahora mejor formados?

Es imposible medir lo que se enseñaba antes y se enseña ahora. Lo de antes era un tipo de enseñanza memorística. Hoy en día la información es tanta que es imposible aprendérsela. Hay ciertas cosas que no hace falta saber de memoria, con que tengas una noción general es suficiente ya que si el alumno necesita otros datos, puede buscarlos. Mi respuesta es sí, aunque un sí condicionado porque se puede entender que las nuevas tecnologías van a facilitar que se aprenda más y mejor y eso no es cierto. Las tecnologías tienen un papel de apoyo pero no son en absoluto el condicionante para que se aprenda más y mejor.

Iraganeko literatura aztertzen

Bernat Etxepare (1480-1545) euskal literaturan beti izan eta izango da ezagun eta garrantzitsua euskarazko lehen liburua idazteagatik, ‘Linguae Vasconum Primitiae’, alegia. Etxepare ezezik, badira euskal filologian adituentzat aintzinako eta garrantzisko autoreak ere. Horietako bat Joan Perez Lazarraga (1547-1605) dugu. Borja Aginagalde jaunak aurkitu omen zuen Madrilgo zaharki-salerosle batean Lazarragaren eskuizkribua eta 2004an Gipuzkoako Foru Aldundiak lana aurkeztu zuen. Handik aurrera, zenbait ikerketa talde aritu da eskuizkribuaren gaineko azterketak egiten. Esaterako, Monumenta Linguae Vasconum (MLV) ikerketa-taldea lan horretan aritu da eta taldearen kide dira besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua den Blanca Urgell, Ricardo Gómez, Gidor Bilbao, Julen Manterola eta Céline Mounole. Haiek 6 urteko ikerketatik ateratako hainbat ekarpen ezagutzera eman zituzten ikastaroaren bitartez. Euskararentzat aurkikuntza interesgarria izan dela azpimarratu zuen Blanca Urgellek. “Euskararen historiara jo ahal izan dugu eta XVI. Mendeko Arabako euskara aztertu. Era berean, garai hartako lexikoa, gramatika eta abarrekoak lantzeko premia ere aurkeztu zaigu”.

UPV/EHUko Letren Fakultateko Ricardo Gómezek, Lazarragaren bizitzaren gaineko hainbat datu eman zituen eta eskuizkribuaren hainbat ezaugarri aipatu zituen, hala nola, eskuizkribuak 51 orri dituela, horietako 16 galdu direla, beste batzuk urraturik daudela edota 3 zenbakuntza desberdin dituela. “Eskuizkribua prosazko artzain-liburua, 63 bat olerki eta marjinetan idatzitako testuak osatzen dute eta idatzitako %88a euskaraz dago”. Hala eta guztiz ere, Gomezek ohartarazi zuen berreskuratutako testuko zenbait hitz zehaztea zaila dela, besteak beste, arazo paleografikoengatik eta aintzinako puntuazioa desberdina delako.

Lazarragak islatutako gaiei dagokionez, orain arte XVI. mendeko literaturan ezagutzen ez ziren gaiak landu zituela nabarmendu zuten Madrileko Complutense Unibertsitateko Jose Antonio Cid-ek eta UPV/EHUko Letren Fakultateko Gidor Bilbaok. Cid-en esanetan “eskuizkribuarekin Euskadiko mundu galdu bat berreskuratu da”. Izan ere, Lazarragak artzai munduaz hitz egiteaz gain, amodiozko pasarte ugari aurkezten ditu. Erlijioaz ere mintzatzen da eskuizkribuan. Halaber, Lazarragak ezagutzera eman duela garai horretan elkarbizitzen zutela euskara landua eta kaleko euskara azpimarratu zuen Cid-ek. Bai Cid-ek eta bai Gidorrek, eskuizkribuaren kantategien gainean hitz egin zuten. “Zenbait kantategi ez dira bereak, beste hainbat gaztelaniatik itzuli ditu baina gehienak bereak dira”, azaldu zuen Gidorrek. Kantategiak aztertzean, Gidorrek aipatu zuen Lazarragak XV. eta XVI. mende hasierako idazleak izan zituela erreferente eta neurri eta molde herrikoiak erabiltzen zituela bere idatzietan.

Bestalde, UPV/EHUko Letren Fakultateko José Javier Rodríguez-ek eta Euskaltzaindiako Julen Manterolak, “Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena”  (izenburu hori aukeratu dute ikerlariek) artzain-liburua aztertu zuten. Rodríguez-en aburuz, “berpizkundearen narrazio motzaren tankera antzekoa” du eskuizkribuak. Lan hau hiru zatitan dago banaturik, prosa eta bertsoa nahasten ditu eta fikziozko antzeztoki desberdinak tartekatzen ditu. Lazarragaren eskuizkribuaren inguruko ikerketaren ondorioak eta testuak www.lazarraga.com web gunean agertzen dira transkribatuta. Transkripzioa egiterakoan hainbat arazo agertzen direla iraganeko idazkera eta ahoskera desberdinak baitira aditzera eman zuten Ricardo Gómez eta Gidor Bilbaok. “MLV taldean, transkripzioak egiterakoan, euskara batuaren grafia estandarra erabili dugu jatorrizko euskalkien markei eusten eta ustez zeukaten ahoskerara”.

 

Ricardo Gómez: “Altxor ikaragarria da filologoentzat”

Zer suposatu du Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikuntzak?

Lehen momentutik euskal literaturaren historiarako eta baita euskararen historiarako testu garrantzitsua zela ikusi zen. Literaturaren kasuan, garai horretan beste inon landu ez diren testu motak, generoak eta gaiak agertzen direlako. Prosazko artzain liburua adibidez, euskaraz ezagutzen dugun bakarra da edo olerkietan isekazko edo amodiozko gaiak. Eta euskararen historiari dagokionez, Arabako euskarako testu luze bakarra dugulako, ordura arte garai hartan soilik hiztegi bat ezagutzen genuen eta hiztegi batean gauzak mugaturik daude.

Eta euskararen ekarpenak zeintzuk izan dira?

Alde batetik Arabako euskaraz genekiena sendotzeko eta bestalde, funtsean Arabako euskara mendebaldeko euskara dela ikusteko. Baina badira ezaugarri batzuk ordura arte ezagutzen genituen mendebaldeko testuetan agertzen ez zirenak eta bai ordea ekialdeko testuetan. Beraz, ezaugarri horiek garai batean komunak ziren eta gero desagertu dira mendebaldeko euskalkietan.

Non kokatu daiteke Lazarraga euskal literaturan?

Azterketa gehiago behar dira baina bada berpizkunde garaian oso ohikoak ziren testu mota batzuk, koadernoak esaterako. Hauetan jendeak biltzen zituen olerkiak, haiek bizitakoak, eta badirudi Lazarragaren eskuizkribua horrelakoa dela. Badira berak idatzitako olerkiak -gehienak- badira kopiatu dituenak eta gero koaderno horretan beste pertsona batzuk ere idatzi dute zati zurietan: Testuak, idazketa ariketak, eragiketa matematikoak, sinadurak... Beste tradizio batzuetan bazeuden koadernoak baina gurean ez.

Zer dago oraindik ikertzeke?

Oraindik ez dugu lana amaitu. Altxor ikaragarria da euskal filologian interesaturik daudenentzat. Guk testu finkatua, zuzendua eta oharrez hornitua aurkeztu dugu eta denborarekin hizkeraren azterketa, testuan agertzen diren hitzen esanahia eta abar eskainiko ditugu. Lehenbiziko pausua testuaren edizio filologikoa egitea izan da.

Egoki hitz egin eta konfidantza osoarekin

Jendaurrean hitz egitea ez da pertsona orok egin dezakeen zerbait, edo behintzat printzipioz, gehiago dira lotsatzen direnak ausartzen direnak baino. Jendaurrean mintzatzeko kemen hori jendeari ematea da Andoni Egaña bertsolariak egin nahi izan duena tailer honen bidez. Ikastaroaren hasieran Egañak bertaratutakoei egunkarian idazteak, irratian hitz egiteak ala telebistan hitz egiteak beldur gehien ematen dien galdetu zien. Pertsona gehienek telebista adierazi zuten. Alabaina, Egañak baieztatu zuen askoz arriskutsuagoa dela idaztea, idatzitako hori kritikatzean ezin baita unean erantzun, eta irratian eta telebistan ordea, erantzun daitekeela. Hori dela eta, bere helburuetako bat jendeari irratian eta telebistan hitz egiteko konfidantza ematea izan zen.

Lehenik eta behin, Egañak “diskurtsoak beti intentzio bat duela eta aurretik zer esan eta nola esan pentsatu behar dela” azpimarratu zuen. Gainera, irmo agertu zen adieraziz berbaldi orok aurretik prestakuntza behar duela. Hitzaldi zuzena prestatzeko, bertsolariak hainbat urrats jarraitu behar direla gomendatu zuen. Hain zuzen, berarentzat, “erretorika klasikoaren” metodologia da egokia. Jarraitu beharreko pausu hauek inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio dira, besteak beste.

Gauzak horrela, lehenengo pausuan esan nahi dena orri batean idaztea aholkatu zuen Egañak “betiere helburua eta target-a aintzat hartuta”. Dispositioa, hark azaldu bezala, ideiak ordenatzean datza eta elocutio-a pentsamendu horiek nola esatean. Urrats honetan bertsolariak ezarri zuen indar gehien. Azken batean, “beti esan daiteke desberdina originala den zerbait”. Baliabide linguistikoak, esaera zaharrak eta abarrekoak erabili behar direla diskurtso bat eratzerakoan nabarmendu zuen diskurtsoa interesgarria, bakana eta bitxia izateko. Zentzu horretan, Egañak jarioa eta diskurtsoa bereizi zituen azken honi garrantzia emanez. “Jarioa hizkuntza baten maila da eta hitzaldia jarioa eta komunikazio estrategikoak erabiliz lortzen den pildora komunikatiboa. Nire ustez, gaur egun diskurtsoa da landu behar dena ez baita gauza bera ondo hitz egitea edo egoki hitz egitea”.

Hizkuntzek erregistro arrunta eta jantzia dutela aipatu zuen eta bertsolariaren esanetan, hitzaldi jantzia eratzen jakin behar da. “ ‘Pizzerizatu’ egin gara eta ‘jatetxerantz’ jo behar dugu. Adibidez, ugaritan erabiltzen da ‘oso’ hitza eta antzina hitz honen ordezkari gisa adierazpen gehiago erabiltzen ziren. Makina bat modu dago ‘oso’ ordezkatzeko”. Diskurtso jantzia egiteko, bertsolariak baliabide linguistikoak erabiltzea lagungarri dela dio. Berbaldia behin eratu ostean, buruan mantendu behar da eta memorizatu ondoren esan edo adierazi ahal izateko.

Azken pauso hau gauzatzeko, publiko baten aurrean nola hitz egin eta autokonfidantza landu behar direla azaldu zuen Egañak. Ahotsa, lastertasuna-azkartasuna, tonua, isilaldiak eta abarrekoak neurtzen ikasi behar dela zioen eta hauek probak egiten neurtzen direla. Autokonfidantzari dagokionez, bertsolariaren esanetan “ez dugu beldurrik izan behar guztiok baikara sortzaile eta diskurtsoa ondo landuz gero, ondo aterako da”. Era berean, jendaurrean, natural jokatzea zaila dela azaldu zuen baina “naturaltasuna artifizialtasuna ondo landuz lor daitekeela” gehitu zuen.

Lortuko al zuen Egañak jendea etxera joatea irratian eta telebistan hitz egiteko konfidantzarekin?

 

Andoni Egaña: “Eskoletan nola

jardun erangikor erakutsi beharko litzateke”

Oratoria eskoletan eman beharko litzatekeen irakasgaia al da?

Oratoria soilik ez dut uste. Irakaspena globalagoa eman  beharko litzateke, alegia, nola jardun erangikor erakutsi beharko litzateke. Oratoria hitzak zerikusi gehiago dauka klamazioarekin. Gaur egungo gizartean jadanik ondo hitz egitea baino garrantzitsuagoa da egoki hitz egitea. Gaur egun adibidez, ebakera handizkatua baduzu, sektore batzuk kanpoan uzten ari zara eta askorentzat ‘pedantiloa’ zara. Entzulegoa anitza denez, oratoria baino gehiago, nola izan zure lanbidean eraginkor erakutsi behar delakoan nago.

Zein irizpidek egiten dute diskurtsoa egokia?

Nagusiki helburua lortzen duzun ala ez jakiteak.

Nola egin aurre beldurrari?

Lehenengoz jardunda. Ohiturak ematen du horrelako adorea. Truko txiki batzuk ere badaude. Ni adibidez protokolozalea naiz. Neure buruari protokoloak ezartzen dizkiot eta jendaurrean hitz egitera noanean gauza beretsuak egiten ditut beti. Gauza aitorezinetatik hasita galtzerdi beltzak jantzi edota beti taberna beretsuan kafea hartzeraino. Badakit ez didatela laguntzen baina mentalki prestatuago joaten laguntzen didate.

Eta nola landu daiteke autokonfidantza?

Jardunda ere. Denoi gertatu zaigu adibidez, lehenengo aldiz geure ahotsa grabatuta entzutean, lotsa sentitzea. Hortik ondo ari zarela eta fuerte sentitzen zarela sentitzeraino, jardunak ahalbidetzen duen prozesua dago.

Denok eman dezakegu diskurtso bat jendaurrean?

Bai. Diskurtso hitzaren zabalpena aldarrikatzen dut. Diskurtsoa ez da bakarrik politikoak egiten duena edo apaiz batek egiten duena. Diskurtsoa da ere bikotekidearekin bart haserretzea eta gaur barkamena eskatzea edo gurasoekin adostasun batera iristea herriko jaietan heltzeko orduari dagokionez. Helburu bat daukan hizkuntza ekimen oro diskurtsoa da. Alde horretatik ikasi daiteke diskurtsoa egiten eta hobetzen.

Estructuras delgadas que pueden con todo y más

En 2006 tuvo lugar el primer encuentro sobre la Mecánica de Estructuras Esbeltas en la Universidad de Northampton y en 2008 el segundo en la Universidad de Maryland Baltimore County. Esta vez, el enclave escogido para el simposio fue  el Palacio Miramar. Un encuentro que contó con la colaboración de Mondragon Unibertsitatea, el Instituto de Física Applied Mechanics Group, y con el Techincal Committee on Vibration and Sound of American Society of Mechanical Engineers.

Durante tres días, en esta tercera edición, alrededor de 50 expertos de Europa, Estados Unidos, Japón y China, se reunieron para intercambiar conocimiento e incentivar las relaciones entre los investigadores en materia de estructuras esbeltas. Estas estructuras, tal y como la propia palabra indica, son cuerpos flexibles, largos y delgados. Según Xabier Arrasate de Mondragon Unibertsitatea “dentro de esas estructuras esbeltas entran, por ejemplo, cables que sostienen los puentes, y aquellas que traccionan ascensores, trenes o funiculares”. Son estructuras que engloban sistemas marítimos, espaciales y terrestres.

Asimismo, Arrasate habló de la importancia de investigar en relación a estas estructuras, especialmente desde el punto de vista de ingeniería civil ya que “se puede dar el caso de puentes que empiezan a vibrar cuando hay viento y la propia estructura corre peligro”.

También aseveró que investigar acerca de las estructuras esbeltas puede repercutir de forma positiva en la búsqueda del bienestar social del ciudadano porque “no sólo se trata de estructuras que sostienen edificios. En medicina, una sonda cardiaca -un hilo conductor-  puede acabar desgastándose por el movimiento del cuerpo. Estudiar la dinámica de ese sistema permite saber cada cuánto hay que cambiar la estructura esbelta de la sonda”.

Por otro lado, explicó que también los cables de transmisión eléctrica han sido objeto de investigación o los raíles de los ferrocarriles porque “hay que procurar que los trenes con la velocidad no se descarrilen o descontrolen”.

Algunos de los temas que se trataron fueron entre otros, los sistemas de propulsión y tracción, las estrategias activas y pasivas de amortiguamiento, los materiales compuestos, los modelos de contacto y fricción, la estabilidad dinámica, las estructuras y materiales inteligentes, la vibración y control, y las interacciones electro-mecánicas y magneto-mecánicas. La siguiente cita será en 2012 en China.

 

Xabier Arrasate: “Se averigua qué es lo que sucede y se pueden mitigar esos efectos”

¿Qué cuestiones han estado exponiendo los diferentes expertos?

Problemas que hay que entender desde el punto de vista físico y matemático. Así, se averigua qué es lo que sucede y se pueden mitigar esos efectos. Al fin y al cabo, detrás de las soluciones que se dan a problemas hay mucha investigación. Aquí hay investigadores de Estados Unidos, China, Japón, europeos... y todos están inmersos en las estructuras esbeltas. 

Hubo otros dos encuentros anteriores. ¿Qué conclusiones se sacaron que han servido para este nuevo encuentro?

Son temas abiertos en los que se va avanzando pero son problemas que nunca acaban de resolverse. En este simposio cada ponente expuso en qué estado está cada cuestión. Todo trabajo que se presenta se basa en trabajos anteriores. Son encuentros abiertos, se mejoran las estructuras y el confort pero hay mucho trabajo por hacer, siempre y cuando la pretensión sea mejor.

¿Qué avances importantes ha habido?

Sobre todo en estructuras de puentes. El puente de Tacoma por ejemplo, se rompió hace 50 años. Eso no se va a repetir porque el problema está resuelto. Pero hay otros problemas sin resolverse. En estos encuentros se expone lo que se ha hecho y aquello que no se ha hecho para que alguien más se anime en grupo para dar solución.

¿Podría mencionar algo que se esté investigando en estos momentos que se haya expuesto?

Una de las charlas magistrales ha sido la del profesor estadounidense Nick Jones. Él hablaba de cómo los cables que sostienen puentes, de cómo el viento los puede estirar. Sin embargo, todavía queda mucho por abordar ya que el viento desde el punto matemático no es fácil de controlar porque es aleatorio, no es lo mismo el viento que viene de arriba o de abajo.

También ahora se hace hincapié en relación a cómo sostener los edificios de cierta altura ya que, como es el caso de Asia, cada vez se construyen edificios más altos. Además, hay que tener en cuenta que son edificios que cuentan con ascensores y nosotros también nos centramos en el cableado.

Lo local sí importa

Existen las instancias estatales, territoriales y locales, pero, todavía a día de hoy parecen tener mayor potestad las primeras y segundas. Por ello y con la colaboración de Fomento de Donostia se ha organizado este curso para reivindicar el lugar que les pertenece a las corporaciones locales. Euken Sesé, Gerente de Fomento Donostia, lamentó que en Euskadi hasta ahora no ha existido ninguna Ley Municipal, no se le han transferido las políticas activas de empleo y que “los municipios nunca han participado de una manera activa, dinámica y codecisoria en la definición y diseño de políticas promovidas por las administraciones”. Para él, se trata de un curso oportuno y oportunista, “oportuno precisamente porque está en trámite la nueva ley, y oportunista porque abre las vías para la reflexión”.

No obstante, Sesé destacó que Euskadi ya elaboró políticas de empleo local desde los años 80 y muestra de ello han sido por ejemplo, los talleres ocupacionales, las escuelas taller, las casas de oficios, etc. Asimismo, en los años 90 hubo entre otros, Pactos Locales por el Empleo y en 1994 se creó Egailan, la Sociedad Pública de Promoción de la Formación y el Empleo. “Estamos en un momento de innovación por lo que es necesaria una reorganización y una cohesión de medidas que generen oportunidades de empleo”. “Aunque la legislación es clave en el desarrollo de políticas activas de empleo y es fundamental un ‘currículum institucional’ que apoye ese reforzamiento”, añadió. Sesé constató la relevancia de una legislación que dé potestad a las corporaciones locales ya que “La Carta Europea de Autonomía Local de 1985 todavía hoy no se cumple”.

También el letrado del Ayuntamiento de Bilbao Ángel Zurita se centró en las diferentes normativas y las relaciones entre las Entidades Locales y el empleo. Criticó que pese a que las corporaciones locales son las instancias más cercanas a los ciudadanos, ni la Constitución Española ni ninguna otra norma del ordenamiento jurídico estatal “determinan de forma concreta cuáles son las competencias que a éstas les corresponden”.

Manuel Zafra, Director General de la administración local de Sevilla, admitió que “hay que dar un paso para superar esta especie de marginalidad que sufren las entidades locales”. Para Zafra las corporaciones locales se toman como objetos en vez de sujetos y uno de los ejemplos fue la existencia de las subvenciones que se conceden en concurrencia competitiva. “Habría que activar estrategias tales como crear competencias propias específicas, poder participar en la formulación de las políticas y obviar el sistema de subvenciones ya que éstas deben otorgarse por parte de la administración a particulares y no a los ayuntamientos que también forman parte de ésta”, aseveró. Asimismo, propuso diseñar programas para incentivar la actividad de lo local y crear la posibilidad de elaborar políticas que vayan acorde con las singularidades de cada lugar. Durante el curso, también se mencionó la importancia de las agencias de desarrollo local. Para Juan Antonio Arrieta de Lan Ekintza, éstas “deben tener en cuenta diversos valores y trabajar en red” y subrayó que “aún sin tener competencias hay que impulsar las actividades locales”.

En relación a los futuros pasos a dar, el Viceconsejero de Empleo, Formación e Inclusión Social Javier Ruiz explicó que una vez haya tenido lugar la transferencia de las políticas activas de empleo a Euskadi, “el Consejo Vasco debería crear una Ley de Empleo en el que participen todos los actores sociales. Así será cuándo se puedan gestionar las políticas”. Euken Sesé, también reflexionó en torno a la Ley Municipal. “No podemos delegar la responsabilidad a otros para transcribir el marco competencial sectorial adecuado para el desarrollo de nuestras actividades”.

Manuel Zafra: “El marco normativo de los municipios es precario”

¿Por qué se puede considerar importante contar con políticas activas de empleo local?

Porque cada municipio tiene una problemática diferenciada, hay la suficiente variedad demográfica y sociológica en los municipios como para que al menos la primera decisión sea municipal.

¿Son incompatibles las normas estatales, autonómicas y locales en materia de empleo?

Más que incompatibles diría que no están bien delimitadas. Creo que hoy en día el marco normativo que disponen los municipios es precario. No es el adecuado para actuar. Por eso conviene clarificar y distribuir las competencias de forma adecuada.

¿Cómo deben estar configuradas las competencias en políticas de empleo?

Los municipios deberían tener fijada su competencia en políticas activas de empleo y en intermediación laboral. También quizá en políticas de formación. Deberían tener reservadas algunas funciones para poder especificar y singularizar esas políticas y no debieran estar sujetas a subvenciones.

¿Hay miedo a que los gobiernos locales tengan mayor potestad?

Honradamente creo que hay mucha desconfianza por parte de otros niveles de gobierno de conceder autonomía pensando en que se va a hacer una gestión ineficiente o que eventualmente se puede incurrir en prevaricación y se pueda cometer un delito.

Hasta ahora, a Euskadi no se le habían transferido estas políticas y tras 25 años contará con una Ley Municipal. ¿Qué opina?

Efectivamente, el curso se ha organizado con acierto ya que son dos hechos como para que se reflexione. Habría que impulsar una ley municipal en la que se acertara a fijar con precisión qué marco jurídico es el que necesitan los municipios para impulsar políticas de empleo. Es un momento propicio para que se ‘eche a andar’.

 

Es hora de actuar

La crisis no pasa inadvertida para nadie y por ello son muchos los expertos que intentan plantear soluciones. El gasto público y los impuestos están en el punto de mira y también lo  han estado en este curso que contó con la colaboración del Departamento de Hacienda y Finanzas de la Diputación Foral de Gipuzkoa. En este contexto, Luis de Guindos, de IE Business School, expuso que la recuperación internacional económica “está perdiendo fuerza y era mejor en mayo de 2009”. De Guindos ve un riesgo de deflación y por ello consideró la necesidad de abordar un Plan Económico integral basado en el ajuste presupuestario y en las reformas estructurales que incrementen el crecimiento potencial. “Es normal que con la crisis haya un descenso de créditos pero esto afecta a la caída de ingresos, por eso, España necesita un ajuste presupuestario”. Asimismo, De Guindos ve oportuna una reforma laboral y una reforma del sector financiero. Además, explicó que bajo su punto de vista el sector bancario debe aprovechar el proceso de reestructuración de las Cajas de Ahorro para reducir la capacidad y mejorar su solvencia. Estimó que este sector precisa entre 20.000 y 70.000 millones de euros.

Jordi Sevilla, ex ministro de Administraciones Públicas, por su parte, subrayó que todos los actores de la sociedad deben hablar y debatir. “Tenemos la capacidad de discutir y decidir porque al fin y al cabo nosotros condicionamos las diferentes situaciones. Por ejemplo, quizás habría que plantearse por qué si los bancos no son públicos han de ser rescatados”. Otra de las cuestiones que mencionó fue el los costes de las cotizaciones. “Quizás habría que pensar que las pensiones no sólo las deben pagar los trabajadores activos, sino la sociedad en conjunto y en relación a la riqueza del país”. Ante esta coyuntura económica, Sevilla destacó que hay que incidir en reactivar la economía y recuperar el crecimiento económico ya que “subiendo impuestos y recortando gastos públicos no es suficiente”. Uno de los principios que defendió fue la equidad en el sistema tributario. Para hacer frente al déficit estructural público expuso la necesidad de evaluar el gasto público y pensar un modelo equitativo del sistema tributario.

Otro de los puntos sobre los que se habló durante el curso fue el Pacto de Estabilidad y Crecimiento. Se trata de una norma de la Unión Europea para la coordinación de las políticas fiscales nacionales. “El pacto asegura una buena gestión de la hacienda aunque nunca ha habido una política fiscal común”, afirmó Pello González, del Departamento de Hacienda y Finanzas de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Según González, convendría  implantar medidas de reestructuración y que existieran organismos de control.

En relación a los límites de la política fiscal en el entorno competitivo europeo, González se centró en los tres Territorios Históricos. Euskadi cuenta con el Concierto Económico, un instrumento jurídico propio que regula las relaciones tributarias pero tal y como expuso González “los límites a la capacidad normativa de los Territorios Históricos son los mismos que los de cualquier Estado de la UE”. Añadió que en Euskadi, el Impuesto de Sociedades es diferente al del resto del Estado pero “mientras los Territorios Históricos gocen de autonomía institucional, procedimental y económica  pueden seguir funcionando de esta forma a pesar de que comunidades autónomas como La Rioja recurran esta situación”.

Isaac Merino: “Hay que hacer una acción combinada y modificar la imposición indirecta y la directa”

¿Qué ha fallado en nuestro modelo económico para que hallamos llegado a tal situación?

Ha habido distintas etapas. El dinero era barato, el consumo era elevado y los bancos prestaban mucho dinero. Esta crisis comienza con la crisis inmobiliaria, ya que el inmueble, en vez de ser un bien patrimonial, se convirtió en un activo financiero. Después vino la crisis bancaria y finalmente la de empleo porque no hay forma de que las empresas privadas consigan préstamos. La crisis ha sido un virus que ha ido mutando. Por ello ha habido una política monetaria más estricta para que hubiera menos préstamos. Aunque esto ya se veía desde 2006.

¿Cómo considera que hay que configurar el gasto público y las políticas fiscales?

Hasta ahora no ha habido una acción coordinada y ha habido soluciones aisladas. Por el momento parece que las medidas adoptadas van en la línea de ajuste en la deuda contraída y modificación de los impuestos. Hay que llevar a cabo una acción combinada pero sin perjudicar a los aspectos sociales. Desde mi punto de vista no se puede eliminar el gasto público en materia de inversión de obras públicas porque generan empleo y da posibilidades al sector privado a hacer su actividad económica. Habría que tratar la modificación de la factura presupuestaria de los entes públicos con la reducción de los importes de las nóminas de los funcionarios. Asimismo, hay que modificar el sistema tributario sin afecte sólo a una parte de la población. Hay que hacer una acción combinada y modificar la imposición indirecta y la directa.

¿Qué opina sobre la subida del IVA?

La subida del IVA es cuestionable. Esta subida genera desconfianza en el consumidor y se consume menos y si se consume menos no hay crecimiento. Es la pescadilla que se muerde la cola. Yo creo que sólo modificar el IVA no es suficiente. Al tiempo se pondrán sobre la mesa la modificación del IRPF y el IS.

¿Para cuándo está prevista la reactivación económica?

Las  reactivaciones económicas del Gobierno se prevén para 2013.

Komunikazio estrategia baten beharra

Euskal gizartean euskararen erabileraren inguruan asko hitz egiten da eta ez, ordea, euskara sustatzeko kanpainek edota euskara sustatzeko komunikazioetan erabilitako lengoaiaren eraginkortasunaren gainean. Hori dela eta, soziolinguistika klusterraren eskutik, komunikazioa aztertzeko ikastaro hau antolatu da. Innobasque Berrikuntza Euskal Agentziako Pilar Kaltzadak, kanpaina bat egiterakoan aintzat hartu beharrekoak azaltzean, itsasargiarekin egindako metafora bat aipatu zuen. Horrela, ondo komunikatzeko, mezua behar dela, mezuak konexioa eragin, mezuak hartzaileak ulertu eta mezua erakargarria izan behar dela dio. “Behin mezua erabakiz gero, kanpaina eraginkorra izango da. Itsasargiak ez luke balioko mezu bat baino gehiago izango balitu. Gainera, mezuak zein eta noren kodeetan eginda dauden kontutan hartu behar da hartzaileak ulertu behar baitu mezua. Untziko langileek ez badakite zer esan nahi duen itsasargiak islatzen duen argia, argi horrek ez du ezertarako balio”, azaldu zuen. Horren ildoa jarraituz, askotan, komunikazio kanpaina egiterakoan kodean pentsatzen dela estrategia komunikatiboan pentsatu beharrean adierazi zuen. “‘Zer da euskara sustatzea?’ galderari erantzuten jakin behar da estrategia egokia aurkitzeko”. Bere esanetan aurrera egiteko hari-muturrak glokalizazioa, eleaniztasunaren balioa eta gizarte balioa hizkuntzen industrian aintzat hartzean datza.

Bestetik, euskararen inguruko irudia eta euskararekiko jarrera aztertu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko Joxerra Garzia irakasleak. “Irudia pertzeptzioa da eta jendearen buruetan dago. Hori da aztertu beharrekoa eta zein den euskararekiko irudia ezagutu behar da”. Honek desberdintzen ditu jatorri-irudia –une honetan norbaitek duen irudia- eta xede-irudia –gauza bat izatea komeni zaigun irudia-. “Euskarari osatu behar diogu guri komeni zaigun irudia eta ez euskarari komeni zaiona”, zioen. Jon Sarasuak berriz, “euskararen aldeko kultura politika berri bat sortu behar da” baieztapena sostengatu zuen. Bere iritziz, ikusi beharko litzateke zergatik komunikatu ahal izateko zenbait adierazpen ez dauden euskaraz esateko. Adibide gisa zenbait gazteek Gaztea Irratira bidalitako mezuak aipatu zituen non argi ikusten zen euskara formaleko adierazpenak euskaraz agertzen zirela baina eguneroko beste jargoiak gaztelaniaz zeuden. Mezuak horrela zioen: “Ibilaldira joan beharko a ver si se pilla cacho”. 

Harman komunikazioko Joseba Kamiok aldaketa soziala izan zuen abiapuntu. Izan ere, Kamiok zioen politikak komunikazioa baldintzatzen duela. “Euskalgintza erakundeetan konfort egoera eramaten bada, ez da erabakirik hartzen”. Komunikabide arduradun gutxi dagoela eta berritze estrategia beharrezkoa dela ere baieztatu zuen. Halaber, jendean  garrantzia ezarri nahi izan zuen jendean pentsatuz estrategiak eratu behar baitira. “jendearekin ahaztu  gara eta jendearen bizitzaz hitz egin beharko genuke, ez euskaraz”.

Estrategian garrantzia ezartzeaz gain, ikastaroan zehar sormenari ere eman zitzaion. Pilar Kaltzadaren esanetan, “mezua hartzailean eragiteko, sormena landu behar da”. Eta sormena  ikas daitekeen gaitasuna dela baietsi zuen. Euskalgintzan aritzen direnek erabilera dute kezka nagusienetakoa. Hala eta guztiz ere, ez da arduratzen dien gauza bakarra. Linguistika klusterrako Iñaki Iurrebaso eta Belen Urangak komunikazio-egitasmoen inguruan ikerketa handirik ez dagoela nabarmendu zuten. “Kanpainak ebaluatzea aurrerapausoa izango litzateke”. Ziurrenik zerbait ez doala ondo adierazi zuten 2008ko Oarsoaldeko euskara zerbitzuaren kanpaina aztertu baitzuten eta oro har inkestatuen %70ak urte amaieran ez zen kanpainaz gogoratzen.

Pilar Kaltzada: “Gure diskurtso propioa sortu behar dugu”

Kodean baino estrategian pentsatu behar dela diozu. Zein da euskararen gainean aintzat hartu beharreko estrategia?

Askotan indarra esaldi eder eta eslogan zoragarrietan ezartzen dugu. Banaketa bide oso egoki eta inpaktanteak izan ditzakegu baina horiek zertarako nahi ditugun eta zeri erantzunez eraiki behar ditugu? Entzuten ari gara benetako koska dugula erabilera eguneratzen. Susmoak hori esaten dit eta hori marketing ikuspuntutik begibistakoa da. Zein da konkistatu behar dugun merkatu zatia? Haurra eta gazteena. Horiek dira hizkuntzaren motore urte askotako erabiltzaile izango direlako. Nik bi alaba ditut, 8 urtekoak, euskaldunak, eta euskara hainbat esparrutan egiteko zailtasun ikaragarriak dituzte. Ez dute beti aurkitzen asebetetzen dituen hitza. Intuizioak esaten dit hortik jo behar dugula.

Politikak kanpainak kutsatzen ditu. Nola egin honi aurre?

Horiek dira elementu kutsagarrietako batzuk bakarrak ez direnak. Ikertu behar dugu non gauden eta zergatik mezu horiek lortzen duten halako hauspoa. Saia gaitezen beste estrategia batekin orain artekoak ez badu bidea eman. Kontu hau pil-pilean zegoen, orain pil-pilean dago eta datorren urtean egongo da. Gure diskurtso propioa sortu behar dugu horri aurre egiteko. Defentsa, nire ustez kasu honetan ez da erasoarena.

Teknologia berriak euskarri onak izan daitezke kanpaina eraginkorrak egiteko?

Baliogarriak eta ezinbestekoak. Nik uste dut euskararentzat aukera paregabea dela egin nahi dugun berrikusketan kode berriak sortzeko laborategia dugulako eta gainera laborategi horrek onartzen ditu hankasartzeak. Esperimentatu dezakegu.

Zer erronka dituzue etorkizunari begira?

Erronka baino gehiago lan egiteko momenturik egokiena eta politena da zeren ikusten dut gogoeta hori nahiko konpartitua dela, jendeak baduela kezka buruan. Estrategia relato berria sortu behar dugu eta kreatibitatea landu.