Blogia
CURSOS DE VERANO UPV/EHU

Adingabeen arriskuak sahiesten

Nork ez du gogoratzen 2004ean Hondarribiko 14 urteko Jokin gazteak bere burua hil zuela eskolako hainbat ikaskiden jazarpenak jasotzen zituelako? Batzuetan ahaztu egiten zaigu adingabekoek ere arriskuz inguratuta daudela, nahiz eta gero eta babes mekanismo gehiago dituzten. Ikastaro honen bidez, eta orain dela 20 urte Arartekoa sortu zela eta nazioarteko Umeen Eskubide Konbentzioa onetsi zela profitatuz, adingabeko eta hauen inguruan diren arriskuen inguruko hausnarketak egin dira.

Horrela, Paulí Dávila, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleak, Nazioarteko Hitzarmenari buruz hitz egin zuen. Bere esanetan, erreminta garrantzitsua da “adingabekoen eskubideak urratzen direnerako eta etorkizunera begira, haurren baldintzak hobetzera bultza dezaketelako”. Adibide gisa, Davilak egun adingabeek munduan zehar pairatzen dituzten hainbat eskubide urraketa azaldu zituen, hala nola, eskola-diskriminazioa, eskolara joateko aukera eza, lan-esplotazioa edota sexu-esplotazioa besteak beste.

Arriskuen ildotik jarraituz, ikastaroan zehar Euskadin adingabeak babesturik daudenentz kezka somatu zen. Gipuzkoako abokatuen Elkargoko Mikel Mazkiaranen aburuz, “adingabekoen eskubide eta betebeharren kudeaketa txarra da”. Ez dago ados gaur egungo kode penalaren inguruan dauden eztabaidekin. “Auzitan dago adingabetu bati heldu bati delitu beragatik ezartzen zaion zigor bera ezarri behar zaion ala ez. Adingabetua delitua egitera ‘bultzatu’ duten arrazoiak, berriz, ez dira aztertzen”. Mazkiaranek arriskuak dituzten haurren profila zein den ere deskribatu zuen: “Familia desegituratu batetik datoz, drogekin arazoak dituzte eta ez dira batik-bat atzerritarrak, Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako txostenean agertzen baita haurren %80 Euskadikoak direla”.

Atzerritarrei dagokienez, Peio Aierbe, SOS Racismo Gobernuz Kanpoko Erakundearen kideak, politika gogorrak ezarri beharrean haurrak gizarteratzeko baliabide gehiago zuzendu behar direla salatu zuen. Tratu txarrak, arriskuan dauden adingabeek jaso ditzakete, alabaina, gaur egun, drogen mundua ikertzea ere beharrezkoa da, arrisku handienetarikoa baita. “Dagoeneko, drogak kontsumitzen dituzten gazteen %50 soilik familia marjinaletatik datoz”, adierazi zuen Amando Vegak, EHUko irakaslea. Vegak ongizatea bilatzen duen politika integrala defendatzen du.

Txikien arriskuen inguruan mintzatzerakoan ere, esanguratsuak dira teknologia berriak. Esaterako, gero eta adingabe gehiagok internet erabiltzen du eta ziber-jazarpenak jasotzeko arrisku handiagoa dute. Maialen Garmendiak, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak, adingabe eta sarearen gaineko ikerketa bat aurkeztu zuen eta bere ustez, gomendagarria litzateke gurasoei digitalizazio trebakuntza ematea euren seme-alabak hobeto kontrolatu ditzaten. Telebista eta zinemari dagokienez, Felix Etxeberriak, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleak, bullyingaren inguruko hainbat filme erakutsi eta errealitatearekin alderatu zituen. “Filmeak aztertzea erreminta egokia izan daiteke jazarpenen arazoan sakontzeko”. Estoniako ‘Klass’ filmea izan zuen aztergai Etxeberriak.

Javier Elzo soziologoak, gogoeta ugari egin zituen bere hitzaldian. Gaur egungo gazteak ez direla aintzinakoak baino bortitzagoak adierazi zuen. “Ulertu behar da zergatik jokatzen diren modu batean ala bestean eta gazteei noiz egin behar den lana eta noiz dibertitu barneratu behar zaie”.

Javier Elzo: “No se puede tratar con el mismo patrón a todos los jóvenes”

Su última obra se titula ‘La voz de los adolescentes’. Pero, ¿se les escucha a los adolescentes?

No. Desgraciadamente dicen que hablamos mucho de ellos pero que en realidad les escuchamos poco.

Hoy en día los menores tienen de todo, y sin embargo, algunos caen en las drogas o el individualismo que ha mencionado. ¿Por qué esa paradoja?

Porque la sociedad ella misma es individualista y lo fomenta. Hay pocos proyectos colectivos en la sociedad, hemos llegado a la sociedad del bienestar, y como dice un amigo mío, la droga puede ser el peaje de la sociedad del bienestar.

¿Están los jóvenes de hoy en día expuestos a más riesgos que en generaciones anteriores?

Sin duda alguna. Antes uno sabía que si era hijo de obrero, normalmente acabaría siendo obrero. Hoy en día hay más posibilidades y más posibilidades de desencarrilarse.

¿Qué es lo que puede estar fallando en la educación?

Hemos educado en valores, que está muy bien, pero no hemos educado en responsabilidades. La propia sociedad les ha transmitido los valores finalistas como la tolerancia y el respeto al diferente. Pero no les ha transmitido los valores instrumentales, es decir, la constancia, el trabajo bien hecho y la responsabilidad. Hoy se produce esa paradoja. Pero es un fenómeno social que vivimos en los jóvenes porque la propia sociedad adulta es una sociedad que exige constantemente derechos y no acepta responsabilidades.

¿Qué mecanismos hay que emplear para solucionarlo?

Va a costar solventarlo porque hemos creado una sociedad en la cual delegamos la responsabilidad en la administración.

¿Cuál es el papel que deberían tener los medios de comunicación?

Los medios de comunicación, hay que ser realistas, tienen la dificultad  en este momento porque hay una competencia impresionante para que puedan subsistir y quieren básicamente vender, y no venden los valores. Habría que hacer un medio serio.

¿Qué reflexiones extrae en general?

Que no a todos los jóvenes se les puede tratar con el mismo patrón, y todo lo que se diga de ellos sólo es una generalización abusiva. Hay dos errores a no cometer con los jóvenes. Uno el de protegerlos en exceso, colocarlos en un pedestal, y hacer la ecuación de joven igual a violencia, a error, a alcoholismo, a ausencia de valores. Hay que ver la realidad juvenil en su complejidad y no olvidar nunca que en gran medida, los jóvenes son como son en razón de la sociedad en la que han vivido.

 

0 comentarios