Politika gizaki guztiona da
Gipuzkoako Foru Aldundiak, azken legealdi honetan herriak politikarekiko duen jarrera ezagutzeko ikerketa bat egin du. Antza denez, herritarrak politikatik gero eta urrunago sentitzen dira. Hori dela eta, estrategia eta proiektu berriak proposatu nahi izan dira, beti ere, herritarrak protagonista izan daitezen. Xabier Barandiaranek, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko buruak, adierazi zuen bezala, “Aldundiak 2007/11 Kudeaketa Plana onetsi du, politika publikoen eraginkortasun maila areagotu eta lidergo partekatua sustatzeko asmoz. Hau hiru zutabeetan oinarritzen da: Erakundeen arteko lankidetza, lankidetza publikoa eta pribatua, eta herritarrak politika publikoetan gehiago partehartzea”.
Aldunditik hainbat programa aintzindari martxan jarri dituzte. Gipuzkoa Aurrera programan, adibidez, lankidetza pribatua eta publikoa ematen ari da eta Gipuzkoako zenbait udal prozesuan sartuta daude. Egoera honen inguruan hausnartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak uda ikastaro hau antolatu du.
Lehenengo zutabeari dagokionez, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Miren Larreak lehiakortasuna eta maila anitzetako gobernantza erlazionatu zituen. “Aldaketa baten aurrean gaude non gobernantza sareetan materializatzen ari den eta honek erakundeen arteko lehiakortasuna hobetzen du”. Lidergo partekatua erdiesteko, Larrearen esanetan, “lankidetza eta akzioa integratzen dituen ikerkuntza bultzatu behar da”. Beraz, erakundeek plan estrategikoak elkarbanatu beharko lituzkete. Lehendakari ordea izandako Mario Fernándezen aburuz, erakundeen arteko kooperazio eraginkorra defendatu behar da gobernatzeko era hobetzeko. “Hori bai, errespetu erreala jarraituz eta ez bakoitzaren eskuduntza formalak jarraituz”, gehitu zuen.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren gainean Tamyko Iso, Gobernantza eta Zuzendaritza Publikoaren Institutukoa, aritu zen. Lankidetza mota hau emateko hamaika bide dagoela adierazi zuen, alabaina, Isok publiko eta pribatuaren partenariatua nabarmendu zuen. “Horrela, sare-lana eta ko-erantzukizuna lantzen baitira. Partenariatuak proiektu bat kanpotik eta barrutik kudeatzea dakar eta desburokratizazioa susta dezake”. Europan zehar hainbat proiektu errealitate bihurtu dira partenariatuen bidez eta Isok Kataluniako Bages-eko Lurralde Proiektuak egindako proiektu bat aurkeztu zuen, hain zuzen ere, Sant Vicenç de Castellet-en burutu dena. Erantzukizun elkarbanatuaren arrakasta, politika publikoa denen menpe dagoela dela adierazi zuen. “Trafiko arauak azkartasuna murrizteko ez direla nahikoak esan genezake pertsonek hanka azeleradoretik kentzen ez badute”.
Joan Subirats irakaslea, herritarren partaidetzari buruz mintzatu zen. Subirats-en arabera, gizarte testuinguru berri baten aurrean gaude. “Ekoizpena, giza estruktura eta familia estruktura eta harremanak aldatu dira, beraz, ezin da era berean legislatu”. Halaber, gaur egun, gizakiak lehentasun desberdinak ditu eta beharrezkoa da “dibertsitatean arazoentzat erantzunak sortu berdintasunaren, autonomia pertsonalaren eta elkartasunaren ideiak jarraituz” amaitu zuen Subiratsek.
Namir Saïr-ek, antzeko gogoetak egin zituen: “Gizartea gero eta konplexuagoa da eta demokrazia krisian dago mediazioa ere krisian dagoelako”. Saïrrek dioenez “ez zaigu jatorri bat izatera derrigortu behar”. “Bakoitzak bere identitatea edo izaera du eta ez du zertan jaio den lekukoa izan behar, bizi edo sentitzen den lekukoa baizik”.
Joan Subirats:
“Lo importante es que construyamos soluciones
conjuntamente”
Durante el curso se ha hablado de una nueva cultura política. ¿Qué entiende usted por cultura política?
Una visión política que vaya más allá del ámbito puramente institucional. Es decir, venimos de una tradición en la cual la política se ha confundido con lo institucional. Los políticos, los que están en las instituciones y los demás, nos limitamos cada equis tiempo a votarlos o no votarlos. Está en la clave una visión conjunta de la política, el que esté presente en todos los ámbitos de la vida que tiene mucho que ver con la cotidianidad y exige una relación con lo público y no público más compartida.
¿Está la democracia participativa en crisis?
Lo que hay es una crisis de la democracia puramente representativa. Que se confunda solamente con que lo único que importa es quién gobierna. Hay que ver más bien cómo se gobierna. Hay un déficit de calidad en la gobernanza. Cuando se habla de la democracia deliberativa, se pone de relieve la importancia que tiene el construir categorías comunes. Que conjuntamente haya una democracia compartida.
¿Por qué hasta el momento la sociedad funciona con un sistema en el que unos pocos gobiernan para el resto de ciudadanos?
Siempre se ha partido de la hipótesis de que no es posible el gobierno de todos. Entonces se ha partido de la hipótesis de que los ciudadanos escogen a unos pocos. El problema es que ahora esa delegación es funcional para que los políticos afronten el día a día. Los políticos se han dado cuenta de que ya no tienen legitimidad para ciertas decisiones, y los ciudadanos reclaman que el voto que les dieron no sirve.
¿Dónde se ve esa necesidad de una ciudadanía activa?
En el día a día. En el diseño de los problemas comunes. No puede haber procesos de especialización profesionalizada en los cuales sólo unos se dedican a tomar decisiones para otros.
¿Qué mecanismos pueden fomentar que la ciudadanía participe más en las políticas públicas?
Lo importante es compartir diagnóstico y que construyamos soluciones conjuntamente. Es muy distinto vender la moto que construir la moto. Es diferente sentirme integrado en el proceso.
0 comentarios