Daramagun artista esnatzen
Pianoa jotzen ikasten ere Beethoven-ekin ez dira hasten musikariak. Gauza bera gertatzen dela ikasleekin eskoletan adierazi zuen Yolanda Arrieta literaturan adituak berak zuzendutako Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen muinean idazketa sortzaile tailerran. Arrietak idazmen tailerretan eskarmentua dauka eta argi erakutsi ahal izan zuen ikastaroan zehar 80 baino gehiagoko lagunek parte har zezaten lortu baitzuen “espazioakin jokatuz”. Izan ere, “biribilaren garrrantziaz” mintzatu zen Arrieta. Bere esanetan, oso garrantzitsua da ikasleok eta irakasleok borobil eran esertzea “elkarri entzuteko, denok partaide izateko eta guztiok maila berean egoteko”. Gela musika klasikoz girotuta -idaztera motibatzen baitu- ikastaroari hasiera eman zion Arrietak sortzaile izateko hainbat kontseilu emanez. Batez ere haurra eta gazteei zuzendutako ariketak praktikatu zituzten tailerran baina azpimarratuz pertsona orok sortzaile direla. “Denok dugu sortzeko ahalmena eta beti daukagu zerbait kontatzeko. Izan ere, adi egon behar gara, horrela beti zerbait esateko egongo baita”. Arrietaren aburuz, gazteekin lehenik eta behin idazketa baino lehen sormena landu behar da “haurrak ezin baitira sortzaile izan ezerretik abiatuta”. Gakoa ekitean dagoela zioen. Ez duela hainbeste garrantzirik zer idazten den baizik eta idaztea dela oinarrizkoena “sormena berotzeko eta ideiak gero etortzeko” trikimailuak baitira.
Beste aldetik, “ni” eta “gu” kontzeptuetan indarra ezarri zuen literaturan adituak. Arrietak pertsona berak garrantzia duela nabarmendu zuen bakoitzak barnetik eta esperientziatik ideiak atera ditzakelako. Ni eta gu joko horren testuinguruan, “gu”-aren garrantzia ere aipatu zuen norberak besteei idei horiek komunikatzen dizkiolako. “Sortzea da norberaren gauzak egitea baina besteekin bizitzen, elkarbizitzen”. Esperientzien gainean klasean egindako ariketeta batean, ikasleek bizipenen inguruko 7 esaldi zituzten “lehen hortza erori zait” bezalakoak eta denbora mugatu batean -Arrietaren tailerran denbora mugatu horri ‘kris-kras’ deitzen zaio-nola bizi zituzten egoera horiek idatzi behar zuten. Batzuk nola hautsi zuten lehen hortza deskribatu zuten, besteak erori baino lehen bizitako esperientzia eta beste batzuk berriz, Perez arratoia etortzeak sortutako emozioa. Azken finean zentzumenak landu behar direla azpimarkatu zuen hauen bitartez idazten hastea errazagoa baita eta lotsari aurre egiteko balio dutelako. Klasean bost zentzumenen gaineko ariketetan ere aritu ziren ikasleak. Adibidez, entzumena lantzean, Xabier Ceberioren ‘Daniela’ kantari letra asmatu behar izan zioten Ceberiok bere alabari zer espresatzen ari zaion esanez.
Mariasun Landa idazleak ere tailerrera gonbidatua izan zen azkeneko jardunaldian non bere mikroipuinen “Inurrien hiztegia” lana aztertu zuen. Sormena lantzeko mikroipuinak baliagarriak direla aipatu zuen idazleak “hizkuntza baliabide gutxirekin ahalik eta aberatsagoa eta zehatza den testua” sortzen delako. Metaforak erabiltzea edota naturaren elementuekin konparaketak eta istorioak eratzea ere lagungarria dela sormena lantzeko gehitu zuen. Beste hainbat amarru aipatu zituen, hots, binomio desberdinak erabiltzearena. Landaren arabera, oso erraza da istorio bat eratzea harremana ez duten elementuekin harremana duten elementuakin baino.”Mahaia eta aulkia ez digute ezer ez esaten baina inurri bat eta saxofoia bai”. Berak proposatutako beste ariketa ‘haritik tiratzea’ izan zen. “Imajinatu zer gertatuko litzateke norbaitek atea joko balu gelan eta pinguinoa izango balitz? Eta zer gertatuko litzateke ikasle batek pinguinoa etxera eramango balu?”
Yolanda Arrieta: “Tailerraren dinamikak laguntzen du gazteak idaztera motibatzea ”
Idaztea bokazioa delaren iritzia duzu?
Idazten ikasi behar dugu, letrak, aditzak eta abar nola funtzionatzen duten eta idatziz gauzak kontatzen. Baina behin ikasi eta gero, plazerrarekin, gogoarekin jarraitzea ez da erraza izaten. Era batean bakarrik idatzi behar dela zerbait azaltzeko, laburpenak egiteko eta abarrekoak iruditzen zaigu. Baina alderdi bat gure gauzak kontatzeari utzi behar zaio. Gauzak imajinatuz testu bat sortzeko ahalmen bat daukagu eta hori batzuetan urteak aurre egin ahala, bakar batzuk hartzen dute. Horiek izango dira bokazioa dutenak. Baina nire ustetan sortzaile izaten trebatu behar dira ikasleak idazteari plazerra har diezaioten. Ez da derrigorra denok idazle izatea baizik eta idazketa baliabide moduan hartzea.
Eta nola motibatu gazte eta haurrei idaztera?
Irakurtzeak laguntzen du baina gazte askok ez dute irakurtzen ez baitute irakurketa gustoz hartzen. Era berean dinamika batek laguntzen du, hain zuzen ere, tailerraren dinamika. Alegia, denok denekin kontsigna batzuei erantzunez idatzi eta irakurri. Besteentzat irakurtzerakoan edota besteek esaten dutena entzunez eta ikusiz ikasten da. Ekinez ikastea da kontua. Eta dinamika horretan ere ekinak berak erakusten du. Gauzak planteatzen dira, gauzak komentatzen dira eta behaketa prozesua dago. Ez du balio “ez dakit” esatea, egitea da kontua, ez dago ezer ez ondo edo gaizki. Joko horretan ia ia konturatu gabe ikasleak idazten ari dira zentzu batekin egiten ari direlako.
“Sortzaile izaten trebatu behar dira ikasleak”
Euskarazko irakasleek prestakuntza gehiago beharko lukete ikasleak motibatu ahal izateko?
Alde sortzaileari begiratuta, irakurle aktiboak eta kritikoak behar ditugu. Eta horretarako gauzak diren moduan onartzeaz gain izan daitekeena ere sinesteko joera hori landu beharra dago. Esperimentatzeari ez usteko bidea ere eskeini behar da. Batez ere hezkuntzan ezin dugu ahalmen kontu hori pizturik gabe utzi.
Heldu batek idazteko ahalmena izan dezake ez badu inoiz idatzi edo idazmena landu?
Ahalmena hor dago. Zenbat eta gehiago entrenatu errazago aterako dira ideiak. Hauek lozorroan baitaude. Dinamika egoki batekin eta entrenatzen hasiz lor daiteke. Kontua ez da Nobela irabaztea baizik eta idazteari gustua hartzea edo berreskuratzea.
0 comentarios