Blogia
CURSOS DE VERANO UPV/EHU

Bi hizkuntza, espresio nahasi bakarra

Hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten herrialdeek edota hizkuntz bat baino gehiagorekin elkarbizitzen duten herrialdeek fonetika, gramatika eta lexiko desberdinekin daude harremanetan. Hori dela eta badira linguistikan zenbait aditu hizkuntzen arteko eragina ahozko esparruan ikertzen ari dinerak. Hots, Irantzu Epelde, Jasone Salaberria eta Beñat Oihartzabal Baionan koka­tzen den linguistikako ikerkuntza Iker Zentruaren ikerlariak. Zentzu horretan, bilinguismoa eta harreman linguistikoaren gaineko Euskal Herrian eta beste hainbat herrialdeetaren inguruko Uda Ikastaroa antolatu zuten hiru ikerlariek. Besteak beste, parte hartutako linguistek hizkuntzen harremanen gaineko zenbait ikerkuntzen lanak aurkeztu zituzten.

Esaterako, Epelde, Salaberria eta Oihartzabalek Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian 2010ean hasitako eta hurrengo urtean amaituko duten ikerkuntza ezagu­tzera eman zuten. Ikerketaren xedea, lagunarteko testuinguruetan, esaldi berean euskara eta gaztelerazko edo euskara eta frantsesezko hitzak nahastuz espresatzen diren 85 pertsona izan dira. Lan honen bitartez, batez ere generoaren fenomenoa aztertu dute euskara gaztelaniarekin edota frantsesarekin nahastean. “Fenomeno berezia da euskarak ez baitu generorik”, zioen Oihartzabalek. Aztertutako esaldietako bat “esta mañana he comido una sagarra” izan zen. “Zergatik esaten da una sagarra eta ez un sagar?”. Horrelako galdereei erantzuna ematen saiatu dira ikerlanean. Nahiz eta bi hizkuntz nahasteak txartzat jotzen den, Oihartzabalek azpimarratu zuen esaldia gramatikalki ez dagoela gaizki gaztelaniazko ‘manzana’ hitza femeninoa delako. “Badirudi jendeak lagunarteko esparruan hizkuntzak nahastean gramatikalki ondo hitz egiten dutela”, nabarmendu du Oihartzabalek.

Elementu gramatikalez gain, ikastaroan parte hartutako hizlariek beste ikerkuntzak ere aurkeztu zituzten non fonetika ezaugarrien inguruko emaitzak agertu zituzten. Miren Lourdes Oñederrak adibidez soinuak ere nahasten direla ahozkoan aditzera eman zuen. “Euskera lehen hizkuntza bezala dutenek batzuetan ‘c’ letra erabiltzean ‘ts’ soinua erabiltzen dute ‘ce’ edo ‘ci’ duten hitzetan”.

Hizkuntza gutxituen inguruan ere hitz egin zuten ikastaroan zehar batez ere hizkuntza hauek gal­tzeko arriskuari dagokionez indar handiagoa duen hizkuntza batekin harremanetan daudelako.Amerikako hainbat herrialdeetako zenbait kasu aipatu ziren eta baita Erresuma Batuako Galeseko herrialdeko kasua ere. Galesen inguruan Galeseko Bangor Unibertsitateko Margaret Deuchar mintzatu zen non proiek­tu pilotu bat aurkeztu zuen “bide berriak hizkuntzen osasuna diagnostika­tzeko” izenpean. Demografikoak, estatistikoak eta behaketa metodologiak erabiliz ikerkuntza hau egin zuen.

Testuinguru horretan, hizkuntz bat desagertzear dagoen ala ez jakiteko, berak hiru adierazle soziolinguistiko aintzat hartu behar direla aipatu zuen. Hauek dira hizkuntza gutxituan espresatzeko hiritarren konpetentzia ebaluatzea, identitate nazionala eta hizkuntzari eskeinitako identitatearen korrespondentzia ikustea eta hizkuntzaren erabilera sare sozialetan neurtzea.

Beñat Oihartzabal: “Ikerketa hauen bidez neurtzen da zer ‘esan daiteke’ bi hizkuntza nahastean”

Zein eragin dauka euskarak gaztelanian eta gaztelaniak euskaran?

Gure ikastaroaren helburua bi hizkuntzak harremanetan daudenean zenbait elementu ikertzea da baina ez da aztertzea hizkun­tzek duten eragina bestearekiko. Hizkuntza harremanaz mintza­tzen garenean, alderdi askotatik har daiteke, hizkuntzalaritzatik, soziolinguistikatik, psikologiatik. Gurea da hizkuntza eta soziolinguistika aldetik ikustea eta bereziki zenbait fenomeno ikertu ditugu, bi hizkuntza diskurtso berean erabiltzen direnean. Askotan fenomeno hori ikusten da gizarte anitzetan eta oso gaizki ikusten da nahaste hori egiteak. Ikastaro hauetako helburu bat horrelako fenomenoak ikertzea izan da bai Euskal Herrian baita atzerrian ere.

Ikerkuntzetatik zein ondorio ateratzen dira?

Horrelako ikerketan ez dago ondoriorik, horrelako nahasketak egiten direnean, gramatikaren legeak hausten direla pentsatzen da orokorrean bi hizkuntzetako gramatikak erabiltzen ari direlako baina ondo aztertuz gero, ikus dezakegu ez direla gramatika legeak apurtzen.

Zein metodologi erabiltzen dira neurketak egiteko?

Datu naturalak bildu behar dira eta herritarrek hitz egiten daudenean elkarrizketak grabatu. Oso zaila izaten da neurketa egitea lagunarteko testuinguruak bilatu behar direlako. Guk egiten duguna da erregistro informala neurtu, hurbiltasun hori neurtu. Eta ikerketa hauen bidez ­neur­tzen da zer “esan daiteke” eta “zer ez” bi hizkuntza nahastean.

“Hizkuntzek instituzioen sostengua behar dute”

Komunikabideetan liburu baten argitalpenean adierazi da bilinguistak direnak gaztelanirantz jotzen dutela errazagoa delako.

Hiztunek bi hizkuntza horien erabileran senti dezakete zailtasuna baina ez dago beti lotuta hizkuntza menderatzearekin. Nire ustez pertzeptzioa da gehiago. Ongi ikusten da etorkinekin hizkuntza erabilerarekin nik egindako Frantziako ikerketa batean. Haren arabera, Frantzian bizi diren Ipar Afrikako atzerritarrak, denborarekin erreztasun gehiago dute frantsesez aritzeko, nahiz eta teknikoki hobeto dakite haien frantsesa. Azkenean, bizi zaren inguruak eragina dauka, testuinguruak, inguruko jendeak.

Hizkuntz gutxituak instituzioeen sostengua behar al dute hauek ez galtzekotan?

Frantzia eta Espainiak biziki zain­tzen dute frantsesa eta espainolarra nahiz eta hizkuntza indartsuak izan. Pentsa euskara edo ahulagoa den hizkuntza batek ez badu sostengu hori. Euskara galbidean zen eta uste dut hego Euskal Herrian egoera hori piskat gelditu dela arrazoi horregatik. Iparraldean oraindik galbide horretan gaude eta Euskararen geroa kolokan dago.

 

0 comentarios