Berezko bizitza duten objektuak
Euskadin txotxongiloz hitz egitean burura etortzen den hiria Tolosa da zalantzarik gabe. Gauzak horrela, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (TOPIC) “Txotxongiloak eta terapia” ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen testuinguruan.
Tailer honen protagonista paregabea txotxongiloen munduan 21 urteko esperientzia duen Erresuma Batuako Rene Baker titiritera izan zen, bera izan baitzen ikastaroen anima eta formatzailea. Ikastaroaren lehenengo saioan bai René Baker baita ikasleak ere, era guztietako txotxongiloekin lan egin zuten. Sokazkoak, egurrezkoak eta eskularru txotxongiloak, besteak beste. Titiriteraren esanetan, txotxongiloak terapia egiteko egokiak dira “pertsonek txotxongiloaren bidez beste pertsonai batean bihurtzen” direlako. Sentimenduak agertzeko ere erreminta aproposa dira “txotxongilo bat eskuetan izatean norberaren papera alda daitekelako, ez dago mugarik irudikapenak egiterako orduan”. Zentzu horretan, txotxongiloak autoestimua igotzeko istrumentuak direla baieztatu zuen. Adibidez haur lotsatientzat txotxongiloak terapia bezala erabili daitekela aditzera eman zuen hauentzat txotxongiloaren bidez hitz egitea errazago baita.
Makina bat ekintza antolatu zituen erresuma batuarrak. Adibidez, lau ikaslek atzerritar hizkuntza batean zegoen ipuin bat irakurri zuten eta testu bera txotxongiloak hitz egingo balu bezala interpretatu zuten. Praktika honen bitartez Rene Bakerrek erakutsi nahi zuen askoz hobeto hitz egiten dela txotxongiloaren bidez “mentalki, hitz egitearen erantzukizuna txotxongiloari ematen zaiolako”. Sentimenduen ildoa jarraituz, antolatutako beste ekintza elkarrizketarena izan zen. Bi pertsonen artean egindako froga honetan, batek titiritero papera egiten zuen eta besteak galderak egiten zizkion honi. Terapian praktika hau haurrari informazioa ateratzeko estrategia ona izan daitekela adierazi zuen Bakerrek. Bestalde, umeekin txotxongiloak medikuan erabilgarriak direla baieztatu zuen. Umeak injekzioari beldurra diotenean, panpina hartzea eta haurrarekin hitz egitea beldur hori akatzeko trukua irudikatu zuten Rene Baker eta bi ikaslek.
Txotxongiloekin gauzatutako hainbat proiektu aipatu zituen ere, hots Afrikan eta Indian emakumeekin egindako txotxongilo antzerkiak . Titiriterak zioen emakumeak herrialde haietan txotxongiloen bidez aske senti daitezkela hango politikak emakumeak gaitzesten dituztelako. Era berean herrialde, hauetan antzezpenak kudeatzen direla hiesa bezalako gaien inguruan mintzatzeko gaineratu zuen.
Bigarren jardunaldia objektuen ingurukoa izan zen. Bakerren arabera, objektuak terapian erabili daitezke batez ere helduekin “objektu bakoitzak esanahi bat duelako eta hauek emozioak pizten dituztelako, adibidez iragan oroitzapenak”. Bere esanetan, titereak enpatia ekartzen du eta objektuak esperientziak. Tramankuluak pertsonalak eta kulturalak direla ere gehitu zuen. Hala ere, terapia egiterakoan pazienteari zerbait esaten dioen objektuarekin lan egin behar dela ohartazi zuen.
Objektuekin ere hainbat praktika eta antzezpen egin zituzten ikasleek. Bakoitzak etxetik ekarritako gauza bat mahai batean utzi zuen eta tailer praktikak objektu horiekin izan ziren. Ekintzetatik aipagarri taldeetan zer den ezinezko amodioa irudikatzea edota oroitzapen pertsonalak aurkeztea izan ziren.
René Baker: “Aquí falta el reconocimiento del teatro con marionetas ”
¿En psicología se estudian las terapias existentes a través de las marionetas?
En el mundo del teatro, los títeres son el hermano pequeño del teatro y no están reconocidos. Yo creo que en el mundo de la terapia con marionetas sucede igual. Pero los títeres son una herramienta muy potente. A lo mejor se debe también a que puede existir el miedo a no saber, cuando realmente no se necesita tener tanta técnica para utilizarlas.
¿Beneficia usar las marionetas en las aulas?
Sí, por ejemplo, tal y como mostré en el curso, sirve para casos como querer silenciar a los niños, o con niños inmigrantes que no se expresan bien en el idioma del país ya que con la marioneta hablarán con menos vergüenza. O para escribir. Si tu pones un oso por ejemplo en la mano del niño y le dices que escriba el oso, el niño escribirá mucho mejor. Además, crear representaciones para marionetas impulsa la creatividad de los niños.
“Txotxongiloen irudikapenak haurren irudimena sustatzen du”
¿Es más complicado hacer terapia con adultos, existen menos que para niños?
Es buscar la manera. Dar vida a los objetos funciona muy bien. Los peluches puede que no ayuden de entrada a hacer terapia con adultos pero si se ofrece un abanico de objetos o de marionetas y que la persona escoja aquello con lo que se identifica o le evoca sí.
¿Qué diferencias existen entre el teatro con títeres y el teatro con objetos o con objetos-títere?
El objeto está relacionado con la cultura, una esponja por ejemplo, está hablando como esponja y evoca las ideas de limpieza, absorción. Los títeres son más abiertos a ser cualquier cosa y son más bien personajes. El objeto-títere no es lo mismo que el títere, al imaginar una cámara títere (un títere con la cabeza de una cámara) se ve que el papel que interpretará es más limitado que el de un títere. A un títere con cara tú le puedes recrear el personaje.
¿Por qué existe esta diferenciación o separación de teatros entre el teatro de marionetas y el teatro?
Porque todavía se considera diversión para niños. Hasta que no se vea que los temas que se pueden tratar son también aquellos que conciernen a los adultos y que son teatros dirigidos a todo el mundo, seguirá habiendo está diferenciación. He vuelto a Inglaterra hace 6 meses y está más aceptado. Aquí está dándose a conocer pero falta su reconocimiento.
0 comentarios