Politika berri baten bila
Askotan, herritarrok politikariek nahi dutena egiten dutenaren eta bozkatzearekin aski ez denaren ustea dugu. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ikastaro honek herritaren partaidetza aztertzea izan du helburu nagusia. Ikastaroaren hasiera ekitaldian, Juan José Ibarretxe Lehendakariak inaugurazioan “hiritarrei kontsulta egitea bidea dela eta elkarbizitza sustatzea dela” adierazi zuen. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Mariano Torcal, berriz, hoztasunari buruz mintzatu zen. Bere ustez, axolagabetasuna parte-hartze ezaren neurlaria da.
Fernando Vallespin, CIS-eko (Centro de Investigaciones Sociológicas) presidente ohiaren aburuz, politikarekiko zinismoa areagotzen ari da eta baita herritarren parte hartzeko gogoa ere. “Hala ere, mekanismo berriak erabili behar dira demokrazia parte-hartzailea bultzatzearren, demokraziak jendearen laguntzarik gabe legezkotasuna galduko baitu”, baieztatu zuen. Vallespinek dioenez, partaidetzak boterearen gehiegikeriak murrizten ditu eta hainbat balore, hots, enpatia, elkartasuna eta errespetua indartzen ditu.
“Bi politika mota bereizi behar dira. Batetik, politika zaharra eta bestetik, berria. Orain dela urte batzuk mugimendu berriak gizartean agertzen hasi ziren eta hauek ekimen berriak aldarrikatzen dituzte, boikotak esaterako. Politika zaharrak aldatzeko asmoz sortuak dira” azpimarratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Mari Luz Morán-ek bere hitzaldiaren hasieran. Hori dela eta, Moranek politika zaharra eta berriaren arteko elkarrizketa beharrezkoa dela nabarmendu zuen. Era berean, komunikabideek erantzukizun handia dutela herritarren eta politikarien artean esan zuen. Fernando Vallespinek ere argi azaldu zuen gaur egun gizartea ‘mediokrazian’ sartuta dagoela, medioak baitira demokrazia kudeatzen dituztenak. “Komunikabideek bakarrik deigarria eta iskanbilatsua dena aurkezten dute eta modu horretan ez dago hausnartzerik. Arrazionamendua azpimarratu behar da”. Beste alde batetik, baino ildo bera jarraituz, Europako Parlamentuko bozeramaile Jaume Duchek, Europako Batasuneko ekintzak eta erabakiak herritarrei iristen ez zaizkiela aipatu zuen. Duchen ustez, komunikabideek bereizi beharko lituzkete erabaki europarrak eta estatukoak.
Ikastaroan ere hainbat lekutako partaidetza estrategiei buruz hitz egin zen. Iaz, ‘Konpondu’ proiektua sortu zen Lehendakaritzaren eskutik. Eusko Jaurlaritzako Gorka Espiauk, ekimen hau bakea erdiesteko partaidetzaren bidez pentsatu zela dio. “Konponduk web orri bat dauka. Gainera, ekimen honen bitartez nahi izan duten udalek foro batzuk antolatu dituzte jendeak iritzi desberdinak elkartrukatzekotan”. Oraindik ezin da esan bakea lortzeko lanabesa denik baina behintzat herritarrek parte har dezakete eta sare sozialak ager daitezke. Euskal Autonomia Erkidegoko konfliktoaren aurrean nola jokatu era eztabaidatu zen. EHU-ko Imanol Zuberok Euskal Herrian mugimendu politiko ugari dagoela eta hori dela arazo nagusiena adierazi zuen. Bera herritar guztiek parte hartu behar dutelakoan dago, politikariena urrituz. Jonan Fernández, Baketik-ko kidearen arabera “elkarrizketak eta pluralismoa bermatzeko eskubideak indarrean jarri behar dira. Eta eskubide hauek lortzeko arauak legearen aurka badaude, demokratikoki lege berriak idatzi beharko dira, modu horretan gizartea aurreratuko baita”.
Susana del Río: “hay que buscar temas que motiven la participación de la ciudadanía”
¿Considera que hay una crisis en la democracia participativa y que es necesaria una nueva cultura política?
Creo que es necesaria una nueva cultura política pero no hay una crisis en la democracia participativa. La democracia participativa está buscando su lugar en el ejercicio democrático.
¿Cuáles son las bases de esta nueva política?
Los políticos tienen que estar más cerca de las preocupaciones cotidianas del ciudadano de a pie, que tienen que establecerse parámetros, sinergias, mecanismos que realmente faciliten el diálogo entre el ámbito político y la esfera social. Creo que hay que buscar temas que interesen a la gente y motiven su participación.
¿Qué mecanismos de participación ciudadana se están llevando a cabo desde Europa?
Ahora mismo además de la Web del Parlamento Europeo, la nueva televisión web del Parlamento europeo, tenemos distintos programas para dar voz a la ciudadanía. Desde las organizaciones y movimientos de la sociedad civil se están poniendo en marcha foros e iniciativas que promuevan el debate sobre temas de actualidad europea como el medio ambiente, empleo, política social...
¿Estos modelos de participación ciudadana son aplicables a las administraciones locales?
Sí, lo que pasa es que luego tienen que tener su sello diferenciador. Cada sitio tiene sus temas prioritarios, preocupaciones. A grandes rasgos los temas están identificados en el ámbito panaeuropeo como la inmigración, el cambio climático y el diálogo multicultural. Pero luego, llevados a la arena local, cada ayuntamiento tiene que priorirzar e identificar algún tema de debate nuevo que interese a sus ciudadanos.
¿Los medios de comunicación están actuando mal?
Tienen que transmitir la información de forma que alguien sepa que la noticia es europea. Que no venga en clave nacional. Que sepan diferenciar lo que es de ámbito nacional y qué europeo.
¿Debería haber más gabinetes de comunicación europea?
Gabinetes de comunicación hay bastantes, lo que tiene que haber es un mayor diálogo, para que esos gabinetes puedan intercambiar ideas, ver cuáles son los puntos comunes y cuáles a mejorar.
0 comentarios