Blogia
CURSOS DE VERANO UPV/EHU

Hiritarrak protagonismoa eskuratzen

Demokrazia da eredu politiko nagusia munduan. Aipatu eredu politikoa inoiz izan den eredurik onentzat jotzen dugu, baina izan bada hobetu daitekeen hainbat gauza. Ikastaroaren izenburuan bertan azaltzen den bezala, hiritarren parte-hartzearen inguruko kezka dago, izan ere, demokraziarik existitu al daiteke parte-hartzerik gabe?

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Joan Subiratsek azpimarratu zuen bezala, hiritarren artean “gogaitasun erabilgarria” delakoa nagusitu da. Egun bizi dugun demokrazian parte-hartze erritualak sortu omen dira. Hainbat hiritar, lau urtetan behin, bere bozka ematera mugatzen da, eta hortik aurrera, politikariak legitimatuta omen daude erabakiak kudeatzeko. Subiratsen ustez, egun bakarreko garaipen batek ezin du lau urtetarako txeke txuririk eman. Zentzu horretan, politika hiritarren kontua delako ideia berreskuratu beharra dagoela adierazi zuen Subiratsek. Hori dela eta, politikariengan mesfidantza izatea positibotzat jo daiteke. Modu horretan, hauteskundeen bidez boterea eskuratzen duenak kontrolerako ‘sistema’ bat dagoela jakingo baitu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Mario Zubiaga demokrazia parte-hartzailearen barruan protestak duen garrantziaz mintzo zen. Bere ustetan, “protestarik gabe ez dago benetako demokrazia parte-hartzailerik”. Egun dugun demokrazia sistema, politikoki zuzentzat jotzen da. Politologoen iritziz, berriz, demokrazia parte-hartzailea eta protesta dira eredu zuzena. Eztabaida honetan sortzen den kezkarik nagusiena protestak izan behar duen protagonismoaren ingurukoa da. Politika eta gatazka bereiztezinak diren heinean, liskarrak beharrezko bilakatzen dira. Liskarrekin batera, demokratizazio prozesuak emango lirateke, non, indar harremanen doiketa bat ematen den.

Paradoxikoki, demokrazia gerraren ondorioa izan daiteke. Demokratizazioaren logika antagonikoa erabiliaz horixe da EE.BBek Iraken egin nahi izan dutena. Dena den, demokrazia parte-hartzailearen ikuspegitik, demokratizazioaren logikarik interesgarrienak logika agonistikoa eta logika deliberatzailea izango lirateke. Hauetan, logika antagonikoan ez bezala, solaskideak beti maila berekoak izango lirateke, aurkariak eta solaskideak hurrenez hurren.

Zubiagak ere demokrazia parte-hartzailearen beste paradoxa bat plazaratu zuen. Izan ere, protestaren bidez lortutako demokrazia berak etorkizuneko protestak kamustu egiten baititu. Giza Mugimenduen kasuan, hauek beti zalantza sakon batekin bizi behar omen dute. Horrela, giza mugimenduen xedea protestaren bidez bere helburuak lortzea izanik, behin hauek lortuta zein aukera geratzen zaie? Erantzuna erakundetzaren atea igaro ala ez igarotzearen artean omen dago Zubiagaren ustez.

Iñaki Barcena berriz, parte-hartzearen arriskuen inguruan aritu zen. Parte-hartzeak, printzipioz, gauza positiboa izanik, bere bertuteak eta bere iruzurrak ditu. Azken hauen artean, parte-hartzearen efektu kosmetikoa azpimarratu zuen Barcenak. Agintariek, hainbat kasutan, kontsultak deitzen dituzte beraien agintaldiei halako kutsu populista emateko, baina erabaki horien atzekaldean ez legoke benetazko demokrazia parte-hartzailerik. Barcenaren ustez, Euskal Herrian, beste herrialdeekin alderatuta, parte-hartze maila oso altua da. Hainbat mugimendu sozial sortzen dira afera desberdinen inguruan, baina “euskal gizarte mugimenduak sarritan aukera politiko zehatz batekin identifikatu eta kriminalizatu egin dira” amaitu zuen Barcenak.

Pedro Ibarra: “Cada vez existe una mayor distancia entre representantes y representados”

¿En base a qué debe regenerarse la democracia tal y como la conocemos actualmente?

El objetivo de este curso es reflexionar sobre el proceso de participación ciudadana en base a que se detectan ciertas deficiencias en los sistemas democráticos existentes: alejamiento de los políticos, toma de decisiones al margen de la ciudadanía, falta de atención a diferentes peticiones... Existe cada vez una mayor distancia entre los representantes y los representados, y por eso, cuando se habla de democracia participativa de lo que se trata es de acercar a estos dos sujetos políticos.

¿No resulta un tanto curioso hablar de democracia participativa cuando la gente apenas se moviliza para votar?

No realmente, además tampoco es del todo exacto que haya un descenso significativo de la participación electoral. Precisamente lo que sí hay es un cierto desencanto hacia la representación, los políticos... De lo que se trata es de corregir ese desencanto. Si hay un desencanto en el proceso onstruyamos otras formas de participación donde la ciudadanía se sienta más protagonista.

Durante el curso se ha subrayado la importancia de la protesta en la salud de la democracia. ¿No es éste un elemento que disuade a mucha gente a participar?

No necesariamente. Es cierto que hay movimientos sociales que por su incapacidad para buscarse aliados o por su sectarismo provocan cierto rechazo. De todas formas esto no es lo más común. Lo más normal es que un colectivo exponga sus reivindicaciones y que la población entienda esas peticiones y se sienta simbólicamente representada. En la medida que se trabaje más exitosamente, esas reivindicaciones tienen un impacto. No se trata de que la institución acabe asumiendo esa petición, pero sí al menos que la tenga en consideración. En ese sentido la protesta tiene ese carácter participativo; es una manera participativa en la movilización. Lógicamente, también hay formas participativas que no van ligadas a la movilización y al conflicto: foros ciudadanos, debates sobre presupuestos participativos, Consejos de Ciudadanos... Éstas son experiencias que están más reguladas, más normalizadas, pero que también logran sus objetivos.

0 comentarios