Erantzukizunezko kontsumoa
“Garapen ekonomikoak gaur egungo kontsumismo mailetara ekarri gaitu”. Hitz hauen bidez, José Luis García, UNEDeko kideak, ireki zuen ‘Kontsumoa eta hezkuntza’ izenburua zuen ikastaroa. Kontsumoaren arloan hezkuntzari garrantzia ematea gomendagarria dela iruditzen zaio Garcíari, batez ere, teknologia berrien eta publizitatearen hazkuntza jasaten duen mundu honetan, haurrek kontsumoaren aztura txarrak har ditzaketelako. Izan ere, 2007ko ikerketa baten arabera, gazteen %54ak bideojokotan igarotzen du bere aisialdia. Hori dela eta, Espainia Europa mailan aipatu joko hauen kontsumoan laugarren postuan kokatzen da.
Jaume Sarramonaren esanetan, kontsumoa betidanik egon da, baina horrela jarraituz gero, etorkizunean errekurtso eskasia pairatuko da. “Gainera, aintzat hartu behar dugu mundu osoan ‘herri garatuetan’ ekoiztu eta kontsumitzen ditugun adina baliabide xahutuko balira, planetak ez lukeela jasango”, esan zuen.
Kontsumismoa haur eta nerabeen arazoa omen dela diote helduek. García ordea, ez dator bat baieztapen honekin. Bere esanetan, kontsumoa kulturari lotuta dago. “Gazteen kasuan kontsumoa ulertzeko, lehenik eta behin, kultura zer den definitu behar da. Kultura, besteak beste, musikak, aisiak, ikastetxeak eta irakurmenak osatzen dute. Beraz, esparru hauen hezkuntzaren arabera gazteak helduko dira”. Hau da, Garcíaren aburuz, helduek gazteen ekonomiarekiko menpekotasuna kontrolatzen saiatu behar dute. Ondorioz, haurren akatsak helduei leporatu behar zaizkie; azken batean, hauen jarrerak imitatzen dituztelako.
Petra Pérezek, Valentziako Unibertsitateko irakasleak, gurasoei zuzendutako hainbat aholku iradoki zituen. Pérezen esanetan “erosteko ahalmenak gora egin du eta haurtzaroa erabat babestuta daukagu. Azken finean, honek umeengan kontsumoarekiko proiekzio bat irudikatzen du”. Arrisku hauek murriztearren, diruaren autokontrola sustatu behar dela azaldu zuen. Dirua aurrezten eta kudeatzen irakatsi behar da. “Haurrak horrela, bizitzaren frustrazioen aurrean hobeto erreakzionatu dezakete dena nahi duten momentuan erdietsi ezin daitekeela ikasten baitute”.
Ikastaroan zehar erantzukizunezko kontsumoaren defentsa egin da. Horretarako, Sarramonak argi adierazi zuen kontsumoa derrigorrez urritu behar dela. “Ezin da kontsumoa ekintza inpultsibo bihurtu. Hausnartu behar dugu ea zerbait beharrezkoa den erosi baino lehen”. Hezkuntza nahitaezkoa dela nabarmendu zuen eta baita informazioaren bitartez kontsumoa kontrolatzen ikasten dela ere.
Halaber, hitzaldian, publizitatearekin kontu handiarekin ibili behar dela gehitu zuen, iragarkiek erostera bultzatzen gaituztelako. “Adibide gisa supermerkatuak daude. Produktuak ez daude kasualitatez ezarrita, dena ‘merchandising’ teoriaz neurtuta dago”. Sarramonaren ustetan, bai familia eta baita irakasleak ere lagungarri dira hezkuntzan.
Beste alde batetik, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Gonzalo Vázquez kontsumo iraunkorrean zentratu zen. Berak dioenez, hurrengo belaunaldietan ingurumenean pentsatu behar da eta gizakion lana soliarioak izatea da. Birziklapena, berrerabilera, produktu ekologikoak erabiltzea eta zabor murrizketa dira kontsumo honen gakoak. “Hori bai, arrisku gertaerak simulatzeko eremuak, elkarrizketak, tailerrak eta abarrekoak ere sustatu behar dira”.
Jaume Sarramona: “Se consume por los ejemplos que nos envuelven”
¿Cómo ha cambiado la sociedad del consumo en estas últimas décadas?
Hemos pasado de una economía de subsistencia a una sociedad de consumo masivo. Basta con ver el aumento de viajes, automóviles, aparatos electrónicos. Esto produce un desarrollo económico pero llevado a un cierto extremo produce desequilibrios personales, familiares, sociales y ecológicos.
¿Cuál es el papel de los padres y docentes?
Se consume por los ejemplos que nos envuelven. Hoy en día al niño se le da todo lo que pide e inconscientemente se convierte en un consumista compulsivo. Aprende a comprar por comprar, por eso la educación es imprescindible tanto en casa como en la escuela.
¿Qué pautas han de seguirse para obtener un consumo responsable?
Por un lado impulsar la información en los colegios. Por ejemplo, desvelar en las escuelas las técnicas que se emplean en publicidad que llevan al consumo. Y por otro, promover la moderación en el uso de bienes y servicios.
Las propuestas de su intervención, ¿conllevan a un cambio de mentalidad?
Tienen que llevar a un cambio de mentalidad. Nosotros hemos de cambiar en el sentido de hacer del consumo un acto reflexivo y darnos cuenta de las consecuencias que tiene para el medio ambiente. Además, una persona que está obsesionada con consumir no es libre de tomar decisiones. Depende del dinero y el consumo se convierte en su principal finalidad.
Los excedentes de algunos comercios van a la basura, etc. ¿Qué tendrían que hacer los empresarios y comerciantes?
Si la gente va al supermercado con su propia bolsa, ese supermercado empezará a cobrar por las bolsas. Al final el mercado se mueve por el consumidor y por eso todos tenemos que participar. Hay una ética en el mundo empresarial que se empieza a palpar. De hecho hay publicidad de productos que contaminan menos.
¿Cómo ve el futuro?
Cuando la situación se radicaliza y le vemos las orejas al lobo, la gente reacciona. La gente se empieza a creer que hay cambio climático, empieza haber conciencia. Eso sí, la escuela tiene que incidir en la capacidad de análisis de esa información que nos aborda.
0 comentarios