Blogia
CURSOS DE VERANO UPV/EHU

Enpresari emakumeak arriskatu behar du

Nahiz eta ekintzailetzarako definizio ugari egon, Ikastaroaren inaugurazioan Gipuzkoako Foru Aldundiko Joseba Amondarainek, ekintzailetza “proiektu bat martxan jartzeari” deitzen zaiola laburbildu zuen. Enpresa bat irekitzea ez da lan erraza; eta are gutxiago emakumeentzako, Total Entrepreneurship Activity (TEA) ikerketa europarraren datuen arabera. Euskadin ekintzaileen %6,4a helduak dira, Espainian %7,6a eta Europan, berriz, %9,07a. Emakumeen ehunekoen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan emakume ekintzaile bakoitzeko bi-hiru gizon ekintzaile daude.

Zergatik ematen da egoera hau? Lehiakortasunaren Euskal Institutuko Iñaki Peñak hainbat hipotesi aurkeztu zuen: “Lana eta etxeko kontuak ondo banatzeko zailtasuna izatea arrazoi nagusia izan daiteke. Gerta liteke emakumeak herri garatuetan lanpostu bat lortzeko aukera handiagoak dituztenez, erlaxatu egiten direla eta gutxiago ekiten dutela”. Hala ere, ezin gara bete-betean datuek agertzen dutenaz fidatu. Isabel Pizarrok ohartarazi zuenez, ikerketa gutxi egin dira enpresa eta emakumearen inguruan eta emakume ekintzaileen inguruan.

Ekintzaileen ezaugarriei dagokienez, Peñak berriro TEA ikerketara jo zuen. Ikerketa honen arabera, Europan, emakumeek zein gizonek ez dituzte enpresak halabeharrez sortzen, nahi dutelako baizik. “Oraindik emakume ekintzaileen kopurua urriagoa izan arren, hauek sortzen dituzten negozioak berriztatzaileagoak dira”.

Antonio Corral eta Iñigo Isusi, IKEI Research and Consultancyko kideak, ekintzailetza sustatzeko politika europarra 2004an, Lisboako Itunarekin batera, hasi zela adierazi zuten. Handik aurrera, emakumeak ere parte har zezaten zenbait ‘nazioarteko ekimen on’ Europatik sustatu ziren. Aitzitik, emakume ekintzaileen kopurua gizonezkoena baino urriagoa da. Julia Fernández eta Marisol Goicoechea, Gipuzkoako emakume profesional eta enpresarien elkarteko (ASPEGI) kideak, emakumea gizartean eta enpresaritzan ikusgarri egin behar dela azpimarratu zuten. Historian zehar, emakume ekintzailearen inguruan eredu gutxi daude. “XXI. mendeak emakume mendea izan beharko luke enpresaritzan. Ezin dena egin da laguntzak soilik emakumeari eman bere etxean geratzeko. Horrela ez da ezer  erdietsiko”, kexu zen Goicoechea. Halaber, Fernándezek  ekintzaile izateko zein ezaugarri behar diren aipatu zuen. Lehenik eta behin, helburuak oso garbi eduki behar dira. Bestetik, enpresa aurrera ateratzen saiatu behar da, honek ahalegin handia eskatzen baitu eta ez da inoiz etsi behar. Enpresa bat sortzean hainbat arrisku ere sor daiteke, eta arrisku hauez jabetzea eta bezeroari zerbait berria eskaintzea ere garrantzitsua da. “Hori bai, gakoa maitasunean dago. Egiten dena egiten dela, gogoa beti jarri behar zaio”, konklusio gisa esan zuen Fernándezek.

Ekintzailetza ulertzeko, hiru emakume ekintzaileen adibideak aurkeztu ziren: Begoña Yoldi, Maider Santamaria eta Carmen Yorno. Bakoitzak enpresa bat sortu du eta bai une onak eta baita oso txarrak ere igaro dituzte. Hirurek finantzaketarekin izandako arazoak  nabarmendu zituzten. Yoldiren hitzetan “erakundeek eta komunikabideek oztopo ekonomikoei alternatibak bilatu behar dizkiete”.

Azkeneko hitzaldian, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldunditik proposatutako EMEKIN ekimenaren inguruan mintzatu zen. Emakume ekintzaile askok proiektu edo ideia bat buruan badarabilte eta nora abiatu ez badakite, EMEKIN-era zuzen daitezke. Web orria www.emekin.net da eta bezeroarenganako harrera ASPEGI-k eskaintzen du.

Inmaculada Álvarez: “Hay que generalizar los microcréditos”

¿A qué se refieren cuando hablan de buenas prácticas?

Son aquellas iniciativas que se ponen en marcha para beneficiar a los colectivos más afectados.

¿Cuál es la labor de OMEGA y ASEME de donde es usted miembro?

OMEGA es una confederación que ofrece la atención a las organizaciones y asociaciones de mujeres integradas que la componen. ASEME por su parte, es una asociación y se dedica a atender de una forma más directa y cercana a sus asociadas.

¿Dónde se ven las dificultades para la mujer a la hora de emprender?

Se ven por igual en mujeres y hombres y ambos tienen la misma ilusión por emprender. Podría decirse que donde mayores dificultades presentan sea quizás en que tienen dificultades económicas. Lo que hace falta es centrar y orientar a las personas para desarrollar su propio negocio.

¿Qué opina acerca de las ayudas estatales para conciliación?

Que haya planes de igualdad dentro de la empresa puede ser beneficioso

Están bien siempre y cuando no sólo se den a la mujer. Cuando hablo de conciliación, hablo de que las condiciones sean tanto para ella como para él. Que mujeres y hombres compartan las mismas responsabilidades y tengan las mismas oportunidades.

¿Y sobre la Ley de Igualdad respecto a la empresa?

Con la Ley de igualdad aparecen poco a poco planes internos en las empresas que garantizan la igualdad. El que haya planes de igualdad dentro de las empresas puede ser beneficioso ya que se puede averiguar si se está avanzando y se puede ver cómo mejorar.

 

¿Qué mejoraría para fomentar el emprendizaje?

Las Instituciones deberían de seguir ayudándonos en la normalización y difusión de las buenas prácticas. Sin duda, incido en que hay que generalizar los microcréditos.

0 comentarios