Buruko gaixo bakoitza mundu bat da
Psikologian, jakitunek ikasketen bidez eta urteen poderioz terapia desberdinak ezagutzen dituzte. Honek ez du esan nahi ordea, sendabide zehatzik dagoenik buruko gaixo bakoitzarentzat. Horregatik, ikastaroan zehar buru-gaixotasun bakoitzaren tratamendurako psikologoaren sormenaren garrantzia azpimarratu da. Honekin batera, zenbait psikologi teknika ere ikastaroaren ardatz izan dira.
Iñigo Ochoak, EHU-ko irakasleak, asmatzeko berezitasun gisa sortzeko ahalmena definitu zuen. Testuinguru honetan eztabaidagarria den kontu bat airean utzi zuen: “Paziente bakoitza mundu bat da, beraz, zer da gomendagarriena, teoriaz baliatzea ala bezeroaren errealitateari eustea eta pertsona hori tratatzeko modu berri bat asmatzea?”.
Terapia desberdinen artean ezagunetako bat Erickson-en hipnosia dugu. Agustin Camino psikologoak honen inguruan hitz egin zuen. Bi motatako hipnosiak ezagutzen dira. Alde batetik hipnosi tradizionala dago, zein pazientea lo sakon batean barneratuz erdiesten den eta profesionalak ahots sendoaz mintzatzen diren. Beste alde batetik, Milton Ericksonek lehen aldiz frogatutako hipnosia dago. Azken hau, Caminoren iritziz baliagarriagoa eta eraginkorragoa da, “gaixoa eta psikologoaren arteko harremanak eta komunikazioa areagotzen baitira”. Hipnosi honetan, berez, ez da zertan gaixoa lokartu behar, trantzean egotearekin nahikoa baita. Gainera, pazientea erlaxatuta dagoenez, bere inkonszientea jadanik piztu da -nahiz eta kanpoko bizitzarekin kontaktuan jarraitu- eta psikologoarekin elkarrizketatu daiteke kezka baten muina azalarazteko. Terapia honen bitartez emozioak handiatzen dira eta trauma bat sendatzeko tresna desberdinak erabil daitezke: metaforak edota iraganera ‘bidaiatzea’. “Nire bezero batek bere semeari jaramon gutxi egiten zion. Orduan esan nion trantzearen unean haurra bere burmuina zela pentsatzeko eta leku batetik bestera kontu handiz eraman beharrekoa zela. Handik aurrera gizonak gehiago maite zuen bere semea”, adierazi zuen Caminok.
Trauma edo gatazken inguruan beste sendabide motak ere aipatu ziren ikastaroan zehar. Psikodrama eta Gestalt-teknikak, esaterako. Lehenengoa egoera zehatz bat antzezlan moduan aurkeztean datza, eta bigarrena berriz, ‘autodrama’ bezala aurkeztean. Azken kasu honetan, pertsonak berak arazoak dituen beste pertsonarekin bakarrizketa moduko bat egiten du, bi pertsonak irudikatuz. Azken tresna hau ‘aulki beroa’ izenarekin ezagutzen da. Alberto Espina psikiatraren esanetan, ametsen atzean traumak ager daitezke eta bi teknika hauen bitartez bi amets interpretatu zituen. Halaber, eskultura terapia azaldu zuen bikote arazoak hobeto ulertarazteko erabilia. Bi pertsonek beraien gorputzaren bitartez nola ikusten duten erlazioa irudikatzen dute: Lehenengoz bikoteko partaide batek eta ondoren bestea. Azkenik, biek aurpegiratzen diote elkarri pentsatzen duten guztia.
Ipuinak eta ‘Play mobil-eko’ panpinak, batez ere haurrekin erabiltzen diren terapiak, ere aipatu zituen Asunción Ortego psikologoak. “Familiar sendabidean panpinek ondo erakusten dute norbaitek nola ikusten dituen bere arbasoak kolore eta tamainu guztietako panpinak dauzkagulako”, baieztatu zuen. Hala ere, ikastaroaren ildoa ikusita, ez da ahaztu behar teknikak gaixoaren eta arazoaren araberakoa izan behar direla. Izan ere, norbait hiltzean edota bulimia urduria agertzen duen gaixo baten aurrean arreta handiagoarekin ibili behar da. Bi kontu hauek beste trataera mota bat eskatzen dute eta Iñigo Ochoak eta Alberto Espinak hainbat argibide ezarri zituzten.
Mª Asunción Ortego:“El cuento es una herramienta espontánea para el terapeuta”
¿Desde cuándo se emplea en terapia contar cuentos?
No lo sabría decir exactamente pero desde los años 50 por supuesto. La escuela construccionista siempre se ha basado en las narrativas para hablar de los trastornos. He procurado traer una técnica cercana y cálida frente a los modelos de trabajo racionales, de reconocimiento del síntoma. Los cuentos son herramientas más espontáneas
¿Para tratar qué casos se utilizan?
Desde la perspertiva terapeuta familiar no tengo una tipología de casos. Los utilizo cuando me surgen en un momento dado, cuando hay una dificultad para expresar emociones, transmitir el problema. Yo los he utilizado con trastornos alimenticios, con hiperactivos, con niños de problemas de conducta, pero no hay impuesto cuándo se deben contar cuentos.
¿Cómo se puede a través de un cuento identificar un trauma?
Al fin y al cabo es el paciente que cuenta el cuento que le gusta, el que va a identificar la dificultad y a su vez el terapeuta lo va a reconocer. El profesional tiene que tener la hipótesis del trauma ya en mente antes de utilizar la herramienta. Lo mismo le sucede a un carpintero que no utiliza el martillo porque sí.
¿La terapia es la misma para niños que adultos?
Una cosa es la base teórica y otra la práctica. El terapeuta tiene que ser flexible en ese sentido. Para un niño el lenguaje utilizado no va a ser el mismo, ni tampoco el proceso de racionalización. Por ejemplo, puede ser que con el niño nos tumbemos en unas colchonetas y conversemos.
¿Hay un cuento para cada emoción?
No, hay personajes para cada emoción. Lo que sí puede suceder es que aunque tú te quedes con un personaje de una historia, la identificación no sea la correcta y realmente en tu vida te estés comportando como el antagonista o un personaje secundario.
¿Cuál es el objetivo de esta terapia?
Que el paciente resuelva su problema, lo reconozca y pueda salir de él, sanarse. Realmente es el fin de todas las terapias. Eso sí, el fin no justifica los medios, no es lo mismo un cuento que hacer un electro-shock.
0 comentarios